Errenta Aitorpena euskaraz egitera gonbidatzeak, saria Buruntzaldean

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 25a, 11:28

Ogasunarekin diru kontuak argitzeko garaia heldu zaigu aurten ere. Errenta Aitorpena edozein modalitateetan aurkezteko epea zabalik dago jada ekainaren 26ra arte. Buruntzaldeko udalek tramitazio hau euskaraz egitera animatzen gaituzte. "Era desberdinak daude errenta aitorpena egiteko, etxera iritsitako autolikidazioa onartuta, zerbitzu mekanizatura joanda edo Internetez eginda. Hiru modalidadeetan duzu euskaraz egiteko aukera", gogorarazten dute.

Eskualdeko udalek diote euskarak ez duela desgrabatzen Errenta Aitorpenean, aldiz, sari bat irabazteko aukera duzue. "Buruntzaldeko herrietan %17ak egiten du, batez beste, errenta aitorpena euskaraz. Ahalegin handirik gabe gehitu daiteke kopuru hori. Zure poltsikoak ez du askorik antzemango, oraingoz ez baitu desgrabatzen euskaraz egiteak, baina errenta aitorpenean ere euskarari EUSTEAGATIK sari bat jaso dezakezu. Albiste hau partekatu eta zabaldu besterik ez duzu egin behar. Eta sari baten zozketan sartuko zaitugu", berri eman dute. Bi lagunentzako otordua irabazi dezakezue, esteka hauetako batean klikatu eta albistea partekatzen baduzue:

buruntzaldea.eus

Facebook

Errenta Aitorpena euskaraz egiteko deia

Errenta Aitorpena euskaraz egiteko geroz eta aukera gehiago dagoela gogorarazten dute Buruntzaldeko udalek. Autolikidazio proposamena jaso baduzu jada onartzeko epea zabalik dago. "Proposamena onartu behar duzunean, telefonoz edo Internetez, galdetu egingo dizute euskaraz ala gaztelaniaz egin nahi duzun. Aukeratu Euskara. Handik aurrerako proposamenak eta harremanak euskaraz egingo dizkizute automatikoki Foru Ogasunetik", gogorarazi dute. 

Bestalde, buruntzaldea.eus atarian duzue, laguntza behar izanez gero, kalitatezko euskarazko zerbitzua eskaintzen duten eskualde osoko gestorien aurkibidea. "Behar dituzun azalpen guztiak emango dizkizute euskaraz ere uler dezazun errentaren aitorpena. Behin lehendabiziko aldiz eginez gero ez diozu berriro zailtasunik ikusiko", diote.

Honatx 2011-2015 urte artean errenta aitorpena euskaraz tramitatu dutenen inguruko datuak. Argi ikus daitekeenez, geroz eta herritar gehiago dira Errenta Aitorpena aurkezteko euskara hautatzen dutenak:

20102011
 GuztiraEuskaraz%GuztiraEuskaraz%
Andoain8.0397779,668.00388011
Astigarraga2.62029711,332.74933412,5
Lasarte-Oria9.930596610.0216406,38
Hernani10.4911.40013,3410.4541.49014,25
Urnieta3.3183259,793.29035610,82
Usurbil3.42759117,443.38863518,74

 20132015
 GuztiraEuskaraz%GuztiraEuskaraz%
Andoain7.73794812,417.4921.11714,90
Astigarraga2.89840614,013.14749015,57
Lasarte-Oria9.4867537,949.2757968,58
Hernani10.0201.72517,229.9861.89919,01
Urnieta3.56938913,113.05244914,71
Usurbil3.27672822,223.21887227,09

Oharra: Astigarragan ez dago errenta euskaraz egitea eskaintzen duen gestoriarik

Errenta Aitorpena aurkezteko epea zabalik

2016ko errenta eta aberastasuna aitortzeko kanpaina martxan da. Zabalik dago errenta aitorpenak aurkezteko epea. Adi data hauei:

-Ekainaren 26ra arte: autolikidazio proposamenak onartzea eta Internet bidez nahiz mekanizatutako modalitatezko errenta (aberastasunarenak Internet modalitatez) aurkezteko epea.

-Ekainaren 5era arte: errenta mekanizaturako hitzordua eskatzea (autolikidazio proposamena jaso dutenek, apirilaren 20tik aurrera). Epea luzatu daiteke, ordu libreak egonez gero.

Informazio gehiago:

902 100 040

gipuzkoa.eus/ogasuna