Asteazken honetan, apirilaren 26an, Miren Gorrotxategiren “33 ezkil” eleberria aztertuko da 19:00etan Sutegi udal liburutegian Pako Aristik bideratuko duen saioan. “Liburuaren ale ezberdinak jada Liburutegian daude eskuragarri; izan ere, liburua aldez aurretik irakurriz gero, etekin handiagoa aterako baitiogu topaketari", ohartarazi dute antolatzaileek.
"Telmoren abenturak"
Sutegi udal liburutegiko hurrengo hitzordua, maiatzaren 16an arratsaldeko 18:00etan. "Telmoren abenturak" emanaldia antolatu dute, LH1 eta 2 mailako ikasleentzat. "Telmo Irureta eta Amaia Ruiz de Galarreta izango dira Udal Liburutegian, Telmoren abenturak, kontatzen. Imajinatu zure burua puzzle bat dela. Imajinatu pieza batzuk puskatzen zaizkizula. Imajinatu ezberdina zarela. IMAJINATU", aurreratu dute.