Usurbil K.E.-ko senior mutilen neurketa 20:00etan Oiardo Kiroldegian

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 26a, 10:38

Lehen nazional mailan lehiatzen ari den taldeak etxean jokatuko du asteazken honetan, apirilaren 26an. Usurbil Kirol Elkarteko mutilen taldea arratsaldeko 20:00etan hasita, C.D. Egia Ur-Ze taldearekin neurtuko da Oiardo Kiroldegian. 

Irudia: Usurbil K.E.

Usurbil K.E.-ren kadete mutilak, Euskadiko Txapelketako finalean

Euskadiko Txapelketako azken fasera heldu izan dira azken urteotan Usurbil Kirol Elkarteko kadete mutilak. Aurtengoa ez da salbuespena izan. Apirileko azken asteburu honetan jokatuko duten final handiraino sailkatu dira. Euskal Eskubaloi Federazioak jada finkatu du lau talde lehiatuko dituen azken fase horretan jokatuko diren neurketen egutegia eta ordutegia. Usurbil Kirol Elkartetik berri eman dutenez, Urduliz Eskubaloia, Zarautz eta Bidasoa Irun izango dituzte aurkari usurbildarrek, apirilaren 28tik 30era. Hiru neurketa guztira honenbestez:

Euskadiko Txapelketako finaleko egutegia

1. jardunaldia: Apirilak 28, ostirala

17:30 Gran Camping Zarautz-Bidasoa Irun

19:30 Urduliz Eskubaloia-Usurbil K.E.

2. jardunaldia: Apirilak 29, larunbata

11:00 Bidasoa Irun-Urduliz Eskubaloia

13:00 Gran Camping Zarautz-Usurbil K.E.

3. jardunaldia: Apirilak 30, igandea

10:30 Usurbil K.E.-Bidasoa Irun

12:30 Urduliz Eskubaloia-Gran Camping Zarautz

Irudia: Usurbil K.E.

DATOZEN NEURKETAK

Eskubaloia Kiroldegian

Apirilak 29, larunbata

09:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi D Usurbil-Egia 2

11:15 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa, finalerdia: Kalari Taberna Pulpo K.E.-Leizaran Eskubaloia A

13:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa, finalerdia: Urnieta Altuna Autobusak-Bera Bera Urdina

18:00 Jubenil neskak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Consulting Alaves

Apirilak 30, igandea

09:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Murgil Elgoibar

11:00 Alebin neskak, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa: prestakuntza saioa.

12:00 Alebin mutilak, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketa: prestakuntza saioa.

Maiatzak 1, astelehena

11:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Ereintza Beissier

Eskubaloia, Selekzioa

Apirilak 30, igandea

16:00 Infantil mutilen Gipuzkoako selekzioaren entrenamendua, Zarauzko Antoniano Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Ekaitz Ibargoien deitu dute hitzordura.

Maiatzak 1, astelehena

Euskadiko lurralde selekzioen arteko toroenoa Urdulizen. Gipuzkoako jubenilen selekzioan parte hartzera deitu dituzte Usurbil K.E.-ko jokalari Joseba Errazkin eta Eneko Iribar. Eta jubenil nesken selekzioan parte hartzera, Usurbil K.E.-ko Eider Makazaga eta Nagore Lertxundi jokalariak.