Maiatzaren 7ko galdeketan bozkatzeko paper eta gutunazalak prest Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 26a, 13:16

Honez gero postontzian izango dituzue, bestela gutxi barru jasoko dituzue. Maiatzaren 7ko galdeketa antolatzen ari den Herritzartu Elkartea, usurbildarrek hitza hartuko duten egunari begirako bozka paper eta gutunazalak etxez etxe banatzen ari da. Eta horrekin batera, hitzordu garrantzitsu honi begira jakin beharrekoei buruzko informazio praktikoa biltzen duen gida modukoa eskuorri batean. 

Ondoko irudian dituzue. 3 dira galdeketan parte hartu ahalko duten 16 urtetik gorako usurbildarrek (Usurbilen erroldatuak) eskura izango dituzten bozka paperak, adostua dagoen "Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?" galderari erantzuteko:

-Bai. 

-Ez.

-Zuria.

Ostegunetik, aurrez bozkatzeko aukera

Etxean jasotzeaz gain, bozka paper eta gutunazalak eskuragarri izango dira baita, bihartik, apirilaren 27tik aurrera Herritzartuk Etxebeste kalean duen egoitzan. Gogoan izan, ostegun honetan irekiko dela maiatzaren 7rako aurrez bozkatzeko epea (ostegunean 18:00-20:00 artean eta ostiralean 19:00-21:00 artean). 

Aipatu egoitzara gerturatu dokumentazioarekin eta galdeketan parte hartzeko aukera izango duzue. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, argibide gehiago Etxebeste kaleko lokalean bertan eskainiko dituzte. "Bozkalekura etortzeko arazoren bat izango bazenu, jar zaitez gurekin harremanetan maiatzaren 7a bitartean, 634 445 512 telefono zenbakian". 

DATOZEN DEIALDIAK

Apirilak 29, larunbata

Erabaki Fest jaialdia egun osoan Kaxkoan, Herritzartu eta Zubiartean elkarteek antolatuta:

12:00 Mosaiko erraldoia, Mikel Laboa plazatik abiatuta: "M7 erabaki" esaldia osatuko da.

Eguerdian, zikiro jana frontoian. Txartelak salgai Artzabal, Irrati, Bordatxo, Aitzaga, Txiriboga eta Patri tabernetan. Prezioa: 23 euro. Langabetuek 15 euro. Haurrentzako paella 8 eurotan.

18:30 Elektrotxaranga.

Apirilak 27-28 eta maiatzak 2-6

Herri kontsultarako aurrez bozkatzeko aukera Herritzartuk Etxebeste kalean duen egoitzan. Ordutegiak:

-Apirilak 27, 18:00-20:00.

-Apirilak 28, 19:00-21:00.

-Maiatzak 2, 18:00-20:00.

-Maiatzak 3, 11:00-13:00/18:00-20:00.

-Maiatzak 4, 18:00-20:00.

-Maiatzak 5, 19:00-21:00.

-Maiatzak 6, 11:00-14:00.

Maiatzak 7, igandea

09:00-20:00 Galdeketa Usurbilen.  

Galdera: "Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?".

Bozkatzeko baldintzei buruzko informazioa: maiatzaren 7an bozkatzeko baldintzak

Bozka lekuak:

-Kaxkoan: Kontseju zaharra kalea etxe atarian.

-Kalezarren: Haur Eskola eta Ugarte baserri ondoko markesina parean.

-Santuenean: Ibai Ondo elkarte ondoko plazan.

-Aginagan: apaiz-etxean.

Informazio gehiago:

usurbilgureeskudago@gmail.com

Facebook: Gure Esku Dago Usurbil
Twitter: @GureEskuDagoU

Antolatzailea: Herritzartu Elkartea.