Maiatzeko asteazken arratsaldeak Usurbilgo emakumeenak izango dira Lanbide Eskolan, Eskolak berak, Usurbilgo Udalarekin eta Zubigune Fundazioarekin elkarlanean ahalduntze ikastaroa antolatu baitute. Oinarrizko iturgintzari buruzkoa. Guztira 15 orduko iraupena izango du.
"Mantenu eta Energia arloko irakasleek asteazken arratsaldeetan etxeetako konponketa txikiak nola egin euren kabuz azaltzeaz gain, hainbat praktika bideratuko dituzte ikastetxeko instalakuntzetan. Helburua, generoa dela eta ematen diren rol banaketa tradizionalei aurre egiteko baliabideak eskaintzea da, ahalduntze prozesuan eskolak egin dezakeen aportazio txiki bat. Honez gain, ikastaroa eman aurretik ikastetxeko irakasleek Ikasgela Barruan Generoaren Tratamenduari buruzko jardunaldian partehartzeko aukera izango dute, Clara Wolfram adituarekin, Usurbilgo Udalarekin egindako elkarlanari esker", berri eman dute.
Honatx izen emateko argibideen berri:
Epea: maiatzak 3-31, asteazkenero.
Ordutegia: 17:00-20:00.
Tokia: Lanbide Eskola.
Izen ematea (doan):
parekidetasuna@usurbil.eus
943 377 110
Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Lanbide Eskola, Zubigune Fundazioa.
Hitz Aho
Bi ikastaro antolatu ditu Udarregi Ikastolako Guraso Elkarteak:
-"Gure buruhandia egiten": HH 4-5 eta LH 1-2 mailetako ikasle eta gurasoei zuzendua. Apirilaren 29an, maiatzaren 6an, 13an eta 20an (larunbatetan, 16:00-17:30).
-"Buztina lantzen". LH 1-6 ikasleei zuzendua. Maiatzaren 5ean, 12an, 19an, 17:00-18:30 artean.
Izen ematea: apirilaren 24a baino lehen idatzi hitzaho@udarregi.eus helbidera. Tailerra, izen abizenak, maila eta telefono zenbakia utzi. Gehienez 15eko taldeak osatuko dira. Izen ematearen arabera onartuko dira. Tailer bakoitzaren prezioa: 15 euro.
Formazio saioak Zubietan
Zubietako Eskolako guraso elkarteak jardunaldiak antolatu ditu apirila amaiera honetarako eta maiatza hasierarako. "Hezkuntza eta generoa" edota "Haur sexualitatearen bide laguna" izeneko saioak tartekatuko dira, astearte honetan bertan abiatuko den zikloaren baitan. Honatx xehetasunak:
Apirilak 25, asteartea
17:00-19:00 "Hezkuntza eta generoa".
Hizlaria: Amelia Barquín. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea (Mondragon Unibertsitatea). "Amelia Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Ikerketa eta irakaskuntza gaiak honakoak ditu, besteak beste: Kulturarteko hezkuntza, ikasle etorkinen hezkuntza trataera, hizkuntzaren erabilpen ez sexista eta hezkuntza eta generoa".
Maiatzak 2, asteartea
17:00-19:00 "Hezkuntza eta generoa". Amelia Barquín. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea (Mondragon Unibertsitatea) .
Maiatzak 9, asteartea
14:30-16:00 "Haur sexualitatearen bide laguna". Elena Jimenez. Sexune taldeko sexologoa.
Formazio saioen lekua: Kaxkape.
Antolatzailea: ZUBIGE, Zubietako Herri Eskolako Ikasleen Guraso Elkartea.
KzGunea
Apirilean arratsaldez izango da zabalik KzGunea, 16:00-20:00 artean. Maiatzean goizez, 09:00-13:00 artean. Honatx hurrengo asteotarako iragarri dituzten ikastaroak:
-Maiatzak 2-11, 09:00-11:00 "Argazki ukitua GIMP erabiliz".
-Maiatzak 12, 09:00-11:00 "Kizoa. Collage-ak sortu eta partekatu".
-Maiatzak 15-17, 09:00-11:00 "PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu".
-Maiatzak 15-16, 11:00-13:00 "LibreOffice Impress. Aurkezpenak sortu eta utzi harrituta zure ingurukoak".
-Maiatzak 18-31, 09:00-11:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
Informazio gehiagorako:
943 023 684
Kale Nagusia, 37
"Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa
Otsailaren 11n abiatu zen Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak antolatutako "Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa, irailera arte luzatuko da. Saioak Potxoenean izango dira. Izena ikastaro osorako eman zitekeen, baina saio solteetarako ere apuntatu daiteke:
Saioen egutegia:
-Maiatzak 2o: "Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondoren eskutik.
-Ekainak 3: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiaren eskutik.
-Uztailak 15: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osaren eskutik.
-Irailak 9: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandiaren eta Egoitz Zapiainen eskutik.
Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
Ordutegia: 09:00-13:00.
Tokia: Potxoenea.
Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.