Udajolasen izen ematea, maiatzaren 2tik 8ra

Noaua Aldizkaria 2017ko api. 27a, 10:25

NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak uztailerako antolaturiko aisialdiko ekimen honetan izen emateko epea zabaltzear dugu. Datorren asteartetik, maiatzaren 2tik 8rako tartea egongo da Udajolasen inskripzioa bideratzeko. 4-12 urte arteko 200 lagunentzako tokia dago. 

Izen emate orriak banatu ditugu ikastetxeetan; bai Udarregi Ikastolan, baita Zubieta eta Aginagako herri eskoletan ere. Izen emate orririk gabe dagoenak, NOAUA!n ere eskuragarri izango ditu. Esandakoa, maiatzaren 2an irekiko dugu izen ematea. Honatx Udajolasen parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzen berri:

Kontuan hartu beharrekoak

Izen emateko epea: maiatzaren 2tik 5era eta maiatzaren 8an.

Ordutegia: 10:00-11:00/16:00-18:00.

Tokia: NOAUA! Kultur Elkartearen egoitza (Bordaberri kalea 3).

Kuota: 83 euro. Familia ugariek 67 euro (Familia Ugariaren Txartela edo Familia Liburuaren kopia ekarri behar da).

Aurkeztu beharrekoa:

-Izen emate orria beteta.

-Ordainketa-agiria. Ordainketa Laboral Kutxako kontu zenbaki honetan egin eta haurraren izen-abizenak adierazi! 3035 0140 34 1400025811

-Gizarte segurantzako txartelaren kopia.

Nori zuzendua: Usurbilen erroldatutako 4-12 urte arteko (HH3-LH6) haur eta gaztetxoei. 

Udajolaseko epea: uztailak 3-28 (astelehenetik ostiralera), 09:30-13:30 artean.

Gehienezko plaza kopurua: 200.

Oharrak:

-Behin izena emanda, ez da dirurik itzuliko.

-Udajolaseko guraso bilera, ekainaren 8an (osteguna) 17:00etan Sutegiko auditorioan.

Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.