Galdeketa ospatu aurreko azken asteburuan gara jada. Herritzartuk bi hitzordu finkatu ditu egunotarako. Erabaki Fest jaialdia antolatu dute larunbaterako, Zubiartean Elkartearekin batera. "M7 erabaki" esaldia, herritarren laguntzaz mosaiko erraldoi bidez irudikatzeko hitzordua finkatu dute larunbat eguerdiko 12:00etan, Mikel Laboa plazatik abiatuko den ekitaldiaren baitan. Zikiro-janak eta elektrotxarangaren kalejirak osatuko dute eguneko egitaraua.
Gogoan izan bestalde, atzoz geroztik zabalik dela aldez aurreko bozka emateko epea, aipatu elkarteak Etxebeste kalean (Lizardi liburu dendaren eta Marije arropa dendaren artean) duen egoitzan. Ostiral honetan, 19:00-21:00 artean bozkatu ahalko da.
Bozkatzeko baldintzak
-16 urte beteak izan eta Usurbilen erroldatua egotea.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
A-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: Espainiako Nortasun Agiri Nazionala (NAN); EHNA+2017 errolda agiria; gidabaimena+2017ko errolda agiria; edo pasaportea.
B-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen ez dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: bizileku txartela (Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako herritarren kasuan); jatorrizko Estatuak jaulkitako nortasun txartela edo pasaportea; nortasun txartela edo agiria; edo gidabaimena+2017ko errolda agiria.
Norbere identifikazio dokumentuarekin batera, derrigorrez aurkeztu beharko da 2017ko errolda agiria kasuotan: identifikazio dokumentua iraungita badago edo identifikazio dokumentuan ageri den helbidea ez bada Usurbilgo udalerrikoa.
DATOZEN DEIALDIAK
Apirilak 27-28 eta maiatzak 2-6
Herri kontsultarako aurrez bozkatzeko aukera Herritzartuk Etxebeste kalean duen egoitzan. Ordutegiak:
-Apirilak 27, 18:00-20:00.
-Apirilak 28, 19:00-21:00.
-Maiatzak 2, 18:00-20:00.
-Maiatzak 3, 11:00-13:00/18:00-20:00.
-Maiatzak 4, 18:00-20:00.
-Maiatzak 5, 19:00-21:00.
-Maiatzak 6, 11:00-14:00.
Apirilak 29, larunbata
Erabaki Fest jaialdia egun osoan Kaxkoan, Herritzartu eta Zubiartean elkarteek antolatuta:
12:00 Mosaiko erraldoia, Mikel Laboa plazatik abiatuta: "M7 erabaki" esaldia osatuko da.
Eguerdian, zikiro jana frontoian. Txartelak salgai Artzabal, Irrati, Bordatxo, Aitzaga, Txiriboga eta Patri tabernetan. Prezioa: 23 euro. Langabetuek 15 euro. Haurrentzako paella 8 eurotan.
18:30 Elektrotxaranga.
Maiatzak 7, igandea
09:00-20:00 Galdeketa Usurbilen.
Galdera: "Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?".
Bozkatzeko baldintzei buruzko informazioa: maiatzaren 7an bozkatzeko baldintzak
Bozka lekuak:
-Kaxkoan: Kontseju zaharra kalea etxe atarian.
-Kalezarren: Haur Eskola eta Ugarte baserri ondoko markesina parean.
-Santuenean: Ibai Ondo elkarte ondoko plazan.
-Aginagan: apaiz-etxean.
Informazio gehiago:
usurbilgureeskudago@gmail.com
Facebook: Gure Esku Dago Usurbil Twitter: @GureEskuDagoU
Antolatzailea: Herritzartu Elkartea.