"Langileok Euskal Estatua" aldarripean, Baionan, Bilbon eta Iruñean manifestazio bana deitu ditu LAB sindikatuak ate joka dugun maiatzaren lehenerako. Eredu ekonomiko eta sozial berria eraikitzeko burujabetza aldarrikatu nahi dute, Langileen Egunerako antolatu dituzten mobilizazioon bidez. "Aurtengo hau izan daiteke garai berri baten atariko Maiatzaren Lehena: Euskal Herrian eta gure mugetatik harago ematen ari diren gertakariek aukera berriak zabaltzen dituzte. Erronka ekonomiko eta sozialei aurre egin ahal izateko, burujabetzarako bidea egiten ari dira Catalunya eta Eskozia. Gurean ere gero eta gehiago gara geure lan eta bizi baldintzen gainean erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen dugunok", diote LAB sindikatutik.
Testuinguru honetan deitu dituzte, Baiona, Iruñea eta Bilboko maiatzaren 1eko manifestazioak. Bizkaiko hiriburuko mobilizaziora joateko autobus zerbitzua antolatu du eskualdeko LAB sindikatuak. Honatx argibideak:
Maiatzak 1, astelehena
10:00 Irteera Hernaniko Atsegindegitik.
10:15 Lasarte-Orian, Euskotreneko geltoki paretik.
12:00 Manifestazioa Bilbon, Zabalburutik.
Izen ematea aurrez: LAB sindikatuaren egoitzan edota Hernaniko Garin, Astigarragako Zipotza, Andoaingo Irunberri edota Usurbilgo Aitzaga tabernetan.
Irudiak eta informazio gehiago: lab.eus