Jende asko batu da gaur eguerdian Agerialden. Maiatzaren 7an Usurbilen eta Zubietan egingo diren herri galdeketak babesteko, mosaiko erraldoia osatu dute.
Erabaki Fest jaialdia, beraz, ezin hobeto hasi da. Jai giroa Kaxkoan izango da datozen orduetan. Herritzartu eta Zubiartean elkarteek egitarau hau prestatu dute:
Eguerdian, zikiro jana frontoian. Txartelak salgai Artzabal, Irrati, Bordatxo, Aitzaga, Txiriboga eta Patri tabernetan. Prezioa: 23 euro. Langabetuek 15 euro. Haurrentzako paella 8 eurotan.
18:30 Elektrotxaranga.