Udajolasen, Aginagako udako txokoetan eta Ziortzaren kanpamenduan izen emateko garaia

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 2a, 08:55

NOAUA! Kultur Elkarteak eta Usurbilgo Udalak uztailerako antolaturiko aisialdiko ekimen honetan izen emateko epea zabalik izango dugu gaur (maiatzak 2) goizeko 10:00etatik aurrera, maiatzaren 8ra. 4-12 urte arteko 200 lagunentzako tokia egongo da Udajolasen. 

Izen emate orriak banatu ditugu ikastetxeetan; bai Udarregi Ikastolan, baita Zubieta eta Aginagako herri eskoletan ere. Izen emate orririk gabe dagoenak, NOAUA!n ere eskuragarri izango ditu. Honatx Udajolasen parte hartu ahal izateko bete beharreko baldintzen berri:

Kontuan hartu beharrekoak

Izen emateko epea: maiatzaren 2tik 5era eta maiatzaren 8an.

Ordutegia: 10:00-11:00/16:00-18:00.

Tokia: NOAUA! Kultur Elkartearen egoitza (Bordaberri kalea 3).

Kuota: 83 euro. Familia ugariek 67 euro (Familia Ugariaren Txartela edo Familia Liburuaren kopia ekarri behar da).

Aurkeztu beharrekoa:

-Izen emate orria beteta.

-Ordainketa-agiria. Ordainketa Laboral Kutxako kontu zenbaki honetan egin eta haurraren izen-abizenak adierazi! 3035 0140 34 1400025811

-Gizarte segurantzako txartelaren kopia.

Nori zuzendua: Usurbilen erroldatutako 4-12 urte arteko (HH3-LH6) haur eta gaztetxoei. 

Udajolaseko epea: uztailak 3-28 (astelehenetik ostiralera), 09:30-13:30 artean.

Gehienezko plaza kopurua: 200.

Oharrak:

-Behin izena emanda, ez da dirurik itzuliko.

-Udajolaseko guraso bilera, ekainaren 8an (osteguna) 17:00etan Sutegiko auditorioan.

Antolatzaileak: NOAUA! Kultur Elkartea eta Usurbilgo Udala.

Aginagako udako txokoak

Maiatzaren 15era arte zabalik dago Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak udarako antolatu dituen txokoetan izen emateko epea. Txokoak ekainaren 26tik uztailaren 28ra luzatuko dira. “Apuntatzeko bi aukera izango dira, iraupen osoa edota asteak solte”, ohartarazi dute antolatzaileek. Informazio gehiago eta izen ematea, aginaga@eskolatxikiak.org atarian.

Ziortzako kanpaldia

Udako kanpaldia antolatzeko lan betean da Ziortza Gazte Elkartea. Sare sozialen bidez berri eman dutenez, aurtengoan 3 txanda antolatu dituzte. Epeak ere finkatu dituzte jada:

- 1.Txanda (DBH 1-2): uztailaren 3tik 12ra.

- 2.Txanda (DBH 3-4): uztailaren 12tik 21era.

- 3.Txanda (LH 5-6): uztailaren 21etik 28ra.

Izen emateko epea zabalik dago ostiralera arte, maiatzaren 5eko arratsaldeko 19:00ak arte. Oraindik plaza libre batzuk badirela ohartarazi dute antolatzaileek; bigarren txandan 34, hirugarrenean zazpi. Izen emate orriak Sutegi udal liburutegian eta Parrokiko atean eskura daitezke. Inskripzio epea itxi ostean, izen emate kopuruak plaza kopurua gainditzen badu, plazen zozketa egingo du Ziortzak. 

Informazio gehiago:

ziortzage@gmail.com

Twitter: @ziortzage

Facebook: Ziortza Gazte Elkartea