"Hezkuntza eta generoa" formazio saioa 17:00etan Zubietan

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 2a, 06:31

Zubietako Eskolako guraso elkarteak jardunaldiak antolatu ditu asteotarako. "Hezkuntza eta generoa" izan zen apirilaren 25ean jorratu zuten lehen gaia. Gai bera hartuko dute ahotan, maiatzaren bigarren egun honetan ere Kaxkape egoitzan: 

Maiatzak 2, asteartea

17:00-19:00 "Hezkuntza eta generoa". Amelia Barquín. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea (Mondragon Unibertsitatea) . "Amelia Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko irakaslea da Mondragon Unibertsitatean. Ikerketa eta irakaskuntza gaiak honakoak ditu, besteak beste: Kulturarteko hezkuntza, ikasle etorkinen hezkuntza trataera, hizkuntzaren erabilpen ez sexista eta hezkuntza eta generoa".

Maiatzak 9, asteartea

14:30-16:00 "Haur sexualitatearen bide laguna". Elena Jimenez. Sexune taldeko sexologoa.

Formazio saioen lekua: Kaxkape.

Antolatzailea: ZUBIGE, Zubietako Herri Eskolako Ikasleen Guraso Elkartea.

Oinarrizko iturgintza ikastaroa emakumeentzat 

Maiatzeko asteazken arratsaldeak Usurbilgo emakumeenak izango dira Lanbide Eskolan, Eskolak berak, Usurbilgo Udalarekin eta Zubigune Fundazioarekin elkarlanean ahalduntze ikastaroa antolatu baitute. Oinarrizko iturgintzari buruzkoa. Guztira 15 orduko iraupena izango du.

"Mantenu eta Energia arloko irakasleek asteazken arratsaldeetan etxeetako konponketa txikiak nola egin euren kabuz azaltzeaz gain, hainbat praktika bideratuko dituzte ikastetxeko instalakuntzetan. Helburua, generoa dela eta ematen diren rol banaketa tradizionalei aurre egiteko baliabideak eskaintzea da, ahalduntze prozesuan eskolak egin dezakeen aportazio txiki bat. Honez gain, ikastaroa eman aurretik ikastetxeko irakasleek Ikasgela Barruan Generoaren Tratamenduari buruzko jardunaldian partehartzeko aukera izango dute, Clara Wolfram adituarekin, Usurbilgo Udalarekin egindako elkarlanari esker", berri eman dute.

Honatx izen emateko argibideen berri:

Iraupena: maiatzak 3-31, asteazkenero.

Ordutegia: 17:00-20:00.

Tokia: Lanbide Eskola.

Izen ematea (doan): 

parekidetasuna@usurbil.eus

943 377 110

Antolatzaileak: Usurbilgo Udala, Lanbide Eskola, Zubigune Fundazioa.

Ate irekien egunak Lanbide Eskolan

Ikastetxearen instalazioetara bisita gidatua eta heziketa-proiektua azalduko dira saiootan. Zubietan kokatua dagoen Lanbide Eskola gertutik ezagutu nahi duenak, egunotak ditu aukeran:

-Maiatzak 6, 13, larunbatak: 11:00.

-Maiatzak 10, asteazkena: 18:00.

Informazio gehiago:

lhusurbil.eus

943 364 600

eskola@lhusurbil.eus

KzGunea

Maiatzean goizez izango da zabalik KzGunea, 09:00-13:00 artean. Honatx hurrengo asteotarako iragarri dituzten ikastaroak:

-Maiatzak 2-11, 09:00-11:00 "Argazki ukitua GIMP erabiliz".

-Maiatzak 12, 09:00-11:00 "Kizoa. Collage-ak sortu eta partekatu".

-Maiatzak 15-17, 09:00-11:00 "PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu".

-Maiatzak 15-16, 11:00-13:00 "LibreOffice Impress. Aurkezpenak sortu eta utzi harrituta zure ingurukoak".

-Maiatzak 18-31, 09:00-11:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".

Informazio gehiagorako:

943 023 684

tutor.usurbil@kzgunea.net


Kale Nagusia, 37

"Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa

Otsailaren 11n abiatu zen Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak antolatutako "Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa, irailera arte luzatuko da. Saioak Potxoenean izango dira. Izena ikastaro osorako eman zitekeen, baina saio solteetarako ere apuntatu daiteke:

Saioen egutegia:

-Maiatzak 2o: "Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondoren eskutik.

-Ekainak 3: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiaren eskutik.

-Uztailak 15: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osaren eskutik.

-Irailak 9: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandiaren eta Egoitz Zapiainen eskutik.

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Ordutegia: 09:00-13:00.

Tokia: Potxoenea.

Izen ematea: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.