Zubietarrek "spot" bidez deitu dute bozkatzera maiatzaren 7an

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 2a, 11:37

Zubietarrek hitza hartzeko 5 egun baino ez dira geratzen. Ondoko bideoa zabaldu du Zubiartean Elkarteak. Zubietarrak dira ikus-entzunezko honetako protagonistak. Bozkatzera animatzen dituzte herritarrak. "Maiatzaren 7an nik ere bozkatuko dut eskubidea dudalako" dio zubietar batek. "Gu ere erabakitze eskubidearen alde" agertzen dira beste hainbat zubietar. Zubiartean Elkarteak antolaturiko herri galdeketarekiko atxikimendua adierazteaz gain, parte hartzeko gonbita luzatzen dute behin eta berriz. "Gure esku dago erabakitzea, zatoz eta bozkatu zuk ere", diote.

Gogoan izan, aldez aurretik bozkatzeko aukera izango dela asteazken honetan, maiatzaren 3an, 18:00-20:00 artean Zubietako Elizako arkupean. Bestalde, iganderako ekitaldiz beteriko egitaraua osatu du Zubiartean Elkarteak. Honatx xehetasunak: 

DATOZEN DEIALDIAK

Maiatzak 3, asteazkena

18:00-20:00 Galdeketarako bozka emateko aukera Zubietako elizako arkupeetan.

Maiatzak 7, igandea

09:00-20:00 Galdeketa Zubietako Elizako arkupean.

Galderaren edukia: “Galdeketa honetan zubietar gisa erabakitzeko dugun eskubidea erabiltzen hastera goaz. Lehen pausoa izango da Euskal Herriko etorkizunaz erabaki ahal izatea. Horregatik... Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi al duzu?”

Erantzun posibleak: Bai edo Ez.

Egitaraua:

09:00 Txupinazoa eta hauteslekuaren irekiera.

11:00 Bizikleta martxa herria esnatuz!

12:00 Haurrentzako eskulanak eta jolasak.

12:30 Lehenengo parte hartze datuak.

14:00 Herri bazkaria.

Txartelak salgai aurrez Alamandegin maiatzaren 1era arte: helduak 18 eurotan, haurrentzako menua 10 eurotan.

15:00 Parte hartze datu berriak.

Ondoren, lore eskaintza amei.

16:30 Mus Txapelketa.

17:00 Parte hartze datu berriak.

17:00 Ttipika Dantza gidatuen emanaldia.

20:00 Hauteslekuaren itxiera.

20:30 Emaitzak eta Batzorde Sustatzailearen balorazioa.

Oharra: txosna egongo da egun guztian zehar, herriko plazan.


Informazio gehiago:

zubiartean@gmail.com

Facebook: Zubiartean


663 584 130

Antolatzailea: Zubiartean.

Bozkatzeko baldintzak

-16 urte beteak izan eta Zubietan erroldatua egotea.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

A-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: Espainiako Nortasun Agiri Nazionala (NAN); EHNA+2017 errolda agiria; gidabaimena+2017ko errolda agiria; edo pasaportea.

B-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen ez dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: bizileku txartela (Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako herritarren kasuan); jatorrizko Estatuak jaulkitako nortasun txartela edo pasaportea; nortasun txartela edo agiria; edo gidabaimena+2017ko errolda agiria.

Norbere identifikazio dokumentuarekin batera, derrigorrez aurkeztu beharko da 2017ko errolda agiria kasuotan: identifikazio dokumentua iraungita badago edo identifikazio dokumentuan ageri den helbidea ez bada udalerri bertakoa.