Euskadiko Txapelketan bigarren postuan sailkatu da asteburuan, Usurbil Kirol Elkarteko kadete mutilen taldea. Zarauzko Aritzbatalde Kiroldegian jokatutako fasea txapeldunorde direla amaitzeaz gain, maiatzeko hirugarren asteburuan, oraindik zehazteke dagoen lekuan ospatuko den Espainiako Txapelketarako ere sailkatu dira kadete mutilak. Zorionak!
Emaitzak
Urduliz 34-32 Usurbil K.E.
Gran Camping Zarautz ZKE 25-30 Usurbil K.E.
Usurbil K.E. 24-18 Bidasoa Irun
Sailkapena
1-Zarautz.
2-Usurbil K.E.
3-Urduliz.
4-Bidasoa Irun
Eskubaloia Kiroldegian
Maiatzak 5, ostirala
20:00 Kadete mutilak, Gipuzkoako Kopa (atzeratutako neurketa): Usurbil K.E.-Urkunde Elgoibar
Maiatzak 6, larunbata
09:15 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5A-Urnieta 5B
09:15 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Urnieta 6B
10:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa (3. eta 4. postuak): Urnieta Altuna Autobusak-Leizaran Eskubaloia A
12:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketako finala: Kalari Taberna Pulpo K.E.-Bera Bera Urdina
13:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Ereintza Todo Terreno
17:00 Kadete neskak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Trapaia Taberna Pulpo K.E.
19:00 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Alcorta Forging Group Elgoibar
Maiatzak 7, igandea
11:00 Alebin mutilak, Gipuzkoako Errendimenduzko Txapelketa: Usurbil K.E.-Aloña Mendi K.E.
12:00 Alebin neskak, Gipuzkoako Errendimenduzko Txapelketa: Usurbil K.E.-Ereintza Eskubaloia
Irudiak: Usurbil K.E.