Usurbildarrek hitza hartzeko 5 egun baino ez! Maiatzaren 7ko galdeketa egunean parte hartzerik izan ez edota zuen iritzia lehenago eman nahi baduzue, gaurtik larunbatera zabalik duzue aldez aurreko bozka emateko epea, Herritzartuk Etxebeste kalean (Lizardi liburu dendaren eta Marije arropa dendaren artean) duen egoitzan.
Herritzartu etxez etxe banatzen aritu den bozka paper eta gutunazalekin erantzun diezaiokezue, kontsultarako proposatu den "Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?" galderari. Bestela, Etxebeste kaleko bozkalekuan bertan izango dituzue baita bozkatzeko beharrezko baliabideak. Antolatzaileek ohartarazi dutenez, argibide gehiago Etxebeste kaleko lokalean bertan eskainiko dituzte. "Bozkalekura etortzeko arazoren bat izango bazenu, jar zaitez gurekin harremanetan maiatzaren 7a bitartean, 634 445 512 telefono zenbakian".
Bozkatzeko baldintzak
-16 urte beteak izan eta Usurbilen erroldatua egotea.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
A-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: Espainiako Nortasun Agiri Nazionala (NAN); EHNA+2017 errolda agiria; gidabaimena+2017ko errolda agiria; edo pasaportea.
B-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen ez dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: bizileku txartela (Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako herritarren kasuan); jatorrizko Estatuak jaulkitako nortasun txartela edo pasaportea; nortasun txartela edo agiria; edo gidabaimena+2017ko errolda agiria.
Norbere identifikazio dokumentuarekin batera, derrigorrez aurkeztu beharko da 2017ko errolda agiria kasuotan: identifikazio dokumentua iraungita badago edo identifikazio dokumentuan ageri den helbidea ez bada Usurbilgo udalerrikoa.
DATOZEN DEIALDIAK
Maiatzak 2-6
Herri kontsultarako aurrez bozkatzeko aukera Herritzartuk Etxebeste kalean duen egoitzan. Ordutegiak:
-Maiatzak 2, 18:00-20:00.
-Maiatzak 3, 11:00-13:00/18:00-20:00.
-Maiatzak 4, 18:00-20:00.
-Maiatzak 5, 19:00-21:00.
-Maiatzak 6, 11:00-14:00.
Maiatzak 7, igandea
09:00-20:00 Galdeketa Usurbilen.
Galdera: "Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?".
Bozkatzeko baldintzei buruzko informazioa: maiatzaren 7an bozkatzeko baldintzak
Hauteslekuak:
-Kaxkoan: Kontseju zaharra kalea etxe atarian.
-Kalezarren: Haur Eskola eta Ugarte baserri ondoko markesina parean.
-Santuenean: Ibai Ondo elkarte ondoko plazan.
-Aginagan: apaiz-etxean.
Egitaraua:
Kaxkoan:
9:00 Hauteslekuen irekiera.
Txistularien kalejira
10:00 Bizikleta martxa musikatua hauteslekuetara, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
18:00-20:00 MartxanGO taldea.
20:00 Boto paperen zenbaketa.
Ondoren, emaitzen aurkezpen publikoa eta Talde Sustatzailearen balorazioa.
Santuenea:
11:00 Haur jolasak.
12:00 Txorizo eta haragi egosi banaketa, musikaz giroturik.
Aginaga:
11:00 Haragi eta txorizo egosi banaketa, sagardoz lagunduta eta musikaz alaituta.
Bitartean; haurrentzako txokoak eta toka txapelketa herrikoia.
Bozkatzeko baldintzak
-16 urte beteak izan eta Usurbilen erroldatua egotea.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
A-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: Espainiako Nortasun Agiri Nazionala (NAN); EHNA+2017 errolda agiria; gidabaimena+2017ko errolda agiria; edo pasaportea.
B-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen ez dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: bizileku txartela (Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako herritarren kasuan); jatorrizko Estatuak jaulkitako nortasun txartela edo pasaportea; nortasun txartela edo agiria; edo gidabaimena+2017ko errolda agiria.
Norbere identifikazio dokumentuarekin batera, derrigorrez aurkeztu beharko da 2017ko errolda agiria kasuotan: identifikazio dokumentua iraungita badago edo identifikazio dokumentuan ageri den helbidea ez bada Usurbilgo udalerrikoa.
Informazio gehiago:
usurbilgureeskudago@gmail.com
Facebook: Gure Esku Dago Usurbil Twitter: @GureEskuDagoU
Antolatzailea: Herritzartu Elkartea.