Zumeta Estudioan erakusketa gela bat zabaldu dute

Noaua Aldizkaria 2017ko maiatzaren 2a

Jose Luis Zumeta eta Usoa Zumeta duela bost bat urte hasi ziren Usurbilgo Txikierdiko estudioan lanean. Erakusketa gela bat zabaldu berri dute eta gaur egin dute sormen-gunearen zein erakusketaren aurkezpen ekitaldia. Xabier Arregi alkateak eta Zumeta aita-alabak hartu dute parte.

Jose Luisek azken bi urteotan ondu dituen hamabi oleo batu dituzte erakusketan. Hilaren bukaerara bitarte egongo da zabalik: asteartetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 20:00etara. Larunbatetan, berriz, 11:00etatik 14:00etara. Aldez aurretik deitzea komeni.