DBH amaitu eta gero zer? Ikasten jarraitu nahi duenak bide ezberdinak ditu. Horien artean, Batxilergoko ikasketei ekitea. Lasarte-Usurbil Institutuan zabalik dago jada, 2017-2018 ikasturterako lehen eta bigarren mailan aurrematrikulatzeko epea. Adi data hauei:
Eskaerak ikastetxean: maiatzak 2-12.
Eskaeran on-line: maiatzak 2-11.
25 urte bete berri dituen Landaberri ikastolak eta Lasarte-Usurbil Institutuak bat egingo dute datorren uztailaren 1ean; IES Oriarte BHI izenpean.
Informazio gehiago:
info@oriarte.eus
943 372 852
943 372 277
Ate irekien egunak Lanbide Eskolan
Ikastetxearen instalazioetara bisita gidatuan parte hartu eta heziketa-proiektua azalduko dira saiootan. Zubietan kokatua dagoen Lanbide Eskola gertutik ezagutu nahi duenak, egunok ditu aukeran:
-Maiatzak 6, 13, larunbatak: 11:00.
-Maiatzak 10, asteazkena: 18:00.
Informazio gehiago:
943 364 600
eskola@lhusurbil.eus