Ken Zazpiren maiatzaren 13ko kontzerturako sarrerak salgai

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 4a, 09:04

Ken Zazpi Usurbila dator maiatzaren 13an, Hurbilago Elkartearen eskutik. 20. urtemugako bira amaierako kontzertua eskainiko dute gauerditik aurrera, Dema plazan. Adi, sarrerak eskuragarri baitaude 12 eurotan, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan.

Ken Zazpik 2015eko azaroan kaleratu zuen azken lana; "Phoenicoperus" izenekoa. "Burutu dugun diskorik homegeneoena beharbada, organikoena, esperimentalena, freskoena", taldekoen esanetan. Lanak Usurbilekin lotura estua du, Haritz Harreguyk Urdaiagan duen Higain estudioetan grabatu baitzuten. Taldearen berri, kenzazpi.com atarian jaso dezakezue.

Ken Zazpi Usurbilen

Eguna: maiatzak 13, larunbata.

Ordua: 00:00.

Tokia: Dema plaza.

Sarrerak: aurrez 12 eurotan, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan. Egunean bertan, 15 eurotan aipatu taberna hauetan eta Sutegin.

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.

Maiatzaren 7ko Bizi Kalea, dendariekin

Hala da. Herritarren artean harrera ezinhobea izan duen gune gastronomikoak osagai berriak eskaintzen dizkigu hilero. Maiatzaren 7an ospatuko da hurrengo Bizi Kalea. Jan edan, zozketa eta musikaz gain, Hurbilago Elkarteko dendariek postuak jarriko dituzte. Hamaiketako ederraz gozatu eta erosketak egiteko aukera bikaina beraz igande honetan, maiatzaren 7an, oraingoan, Askatasuna plazan ospatuko den azokan. Denboraldiko azken Bizi Kalea izango da.

Eguna: maiatzak 7, igandea.

Ordutegia: 11:00-15:00.

Tokia: Askatasuna plaza.

Egitaraua:

-Jan edana: sardinak parrilan eta kroketak.

-Musika.

-Haurrentzako: buruhandiak, tailerrak eta 13:00ean, Ixabel Agirresarobe ipuinak kontatzen.

-Hurbilagoren “Usurbilgo Txokoak” Argazki Lehiaketako irudiak ikusgai (Bizi Kalearen ostean, Sutegin jarriko dituzte erakusgai).

-Hurbilago Elkarteko hainbat dendariren postuak: arropa, jostailuak, liburuak, lurrinak, kosmetika produktuak, janari prestatuak, ile-apaindegiko produktuak.

-Usurbilgo txanpona baliatuta, erosketak %10 merkeago egiteko aukera.

-Zozketak: 150 euroko erosketa balearen eta opari ederren zozketa azoka amaieran!

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.