Kanpaldian izena eman eta Malirako laguntza bilketan parte hartzeko Ziortzaren deialdi bikoitza

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 4a, 09:27

Maliko haurrak laguntzea helburu duen elkartasun ekimen berria abiatu dute Ziortza Gazte Elkarteko LH 5 eta LH6 mailetako taldeek; eskolako materialez goraino bete nahi duten "estutxe solidarioa". Artzabalen, Oiardo Kiroldegian eta Sutegi udal liburutegian eskola materiala biltzeko kaxak jarri dituzte. Maiatzaren 6ra arte egin ditzakezue zuen ekarpenak; arkatzak, boligrafoak, koadernoak, borragomak, erregelak, errotulagailuak, plastidekorrak... Eskola material oro ongietorria izango da. "Proiektu honen helburua, Maliko umeei eskolako materiala bidaltzea da; beraiek ez dutelako edo hau lortzea oso zaila egiten zaielako", berri eman dute Ziortza Gazte Elkartetik.

Larunbatera arte, maiatzaren 6ra arte luzatuko dute elkartasun kanpaina. Egun horretan frontoi inguruan ere materiala biltzen ariko dira. Gainera, hilaren 6an bertan, eguerdiko 12:30etan hasita Potxoenean, jada prestatzen hasiak diren ikuskizun bat eskainiko dute Ziortzakoek. Emanaldirako sarrera ez da diruz ordaindu beharko, eskola materialarekin baizik.

Ziortzako kanpaldia

Udako kanpaldia antolatzeko lan betean da Ziortza Gazte Elkartea. Sare sozialen bidez berri eman dutenez, aurtengoan 3 txanda antolatu dituzte. Epeak ere finkatu dituzte jada:

- 1.Txanda (DBH 1-2): uztailaren 3tik 12ra.

- 2.Txanda (DBH 3-4): uztailaren 12tik 21era.

- 3.Txanda (LH 5-6): uztailaren 21etik 28ra.

Izen emateko epea zabalik dago ostiralera arte, maiatzaren 5eko arratsaldeko 19:00ak arte. Oraindik plaza libre batzuk badirela ohartarazi dute antolatzaileek; bigarren txandan 34, hirugarrenean zazpi. Izen emate orriak Sutegi udal liburutegian eta Parrokiko atean eskura daitezke. Inskripzio epea itxi ostean, izen emate kopuruak plaza kopurua gainditzen badu, plazen zozketa egingo du Ziortzak. 

Informazio gehiago:

ziortzage@gmail.com

Twitter: @ziortzage

Facebook: Ziortza Gazte Elkartea