Errausketaren Aurkako Mugimenduak mobilizatzera deitu ditu gipuzkoarrak datorren astelehenean, maiatzaren 8an, arratsaldeko 19:00etan. Ordu horretan, udalerrietan elkarretaratze zaratatsuak deitu eta parte hartzera animatzen dituzte herritarrak. Dagoeneko Foru Aldundiak Donostiako Gipuzkoa plazan duen egoitza atarian, Lasarte-Oriako Okendo plazan, eta nola ez, Usurbilen ere elkarretaratze bana deitu dute hurrengo astelehenerako. Baita Andoainen, Bergaran...
Udalerri honetakoa, Errausketaren Aurkako Usurbilgo Taldeak deitu du. Gainerako mobilizazioen aldarri bera izango du; "Errausketarik ez gure izenean":
Datozen deialdiak:
Maiatzak 8, astelehena:
19:00 Erraustegiko eraikitze lanen hasiera dela eta, elkarretaratze zaratatsua Mikel Laboa plazan, "Errausketarik ez gure izenean" aldarripean. Ekarri zarata sortuko duten gailuak; danborrak, txistuak, kazolak…
Maiatzak 10, asteazkena
Goiz partean (egunotan zehaztuko dute ordua), elkarretaratzea Bugatiko gasolindegi ondoan, erraustegiko lanen lehen harria jartzekoa baita Foru Aldundia.
Maiatzak 27, larunbata
Mobilizazio eguna Zubietan. Hitzaldiak, haurrentzako tailer eta jolasak, musika…
Oharra: mobilizazio gehiago deitzekotan da Errausketaren Aurkako Usurbilgo Taldea. Egunotan zehaztekoak dira deialdiak.
Antolatzailea: Errausketaren Aurkako Usurbilgo Taldea.