Eguraldi eder askoak lagunduta, lehen zubietarrak gerturatu ziren asteazken arratsaldean Zubiartean Elkarteak Zubietako Elizako arkupe atarian kokatu zuen hauteslekura. Atzo izan zuten zubietarrek, iganderako, maiatzaren 7rako antolatua duten herri galdeketarako aurrez bozkatzeko aukera. Atzokoan hitza hartu ez zutenek, hiru egun baino ez dute itxaron beharko. Maiatzaren 7an, goizeko 09:00etatik arratsaldeko 20:00etara izango dute, Zubietako Elizako arkupean, "Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi al duzu?” galderari erantzuteko aukera.
Bozkatzeko baldintzak
-16 urte beteak izan eta Zubietan erroldatua egotea.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
A-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: Espainiako Nortasun Agiri Nazionala (NAN); EHNA+2017 errolda agiria; gidabaimena+2017ko errolda agiria; edo pasaportea.
B-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen ez dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: bizileku txartela (Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako herritarren kasuan); jatorrizko Estatuak jaulkitako nortasun txartela edo pasaportea; nortasun txartela edo agiria; edo gidabaimena+2017ko errolda agiria.
Norbere identifikazio dokumentuarekin batera, derrigorrez aurkeztu beharko da 2017ko errolda agiria kasuotan: identifikazio dokumentua iraungita badago edo identifikazio dokumentuan ageri den helbidea ez bada bertakoa.
GALDEKETA EGUNA
Maiatzak 7, igandea
09:00-20:00 Galdeketa Zubietako Elizako arkupean.
Galderaren edukia: “Galdeketa honetan zubietar gisa erabakitzeko dugun eskubidea erabiltzen hastera goaz. Lehen pausoa izango da Euskal Herriko etorkizunaz erabaki ahal izatea. Horregatik... Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi al duzu?”
Erantzun posibleak: Bai edo Ez.
Egitaraua:
09:00 Txupinazoa eta hauteslekuaren irekiera.
11:00 Bizikleta martxa herria esnatuz!
12:00 Haurrentzako eskulanak eta jolasak.
12:30 Lehenengo parte hartze datuak.
14:00 Herri bazkaria.
Txartelak salgai aurrez Alamandegin maiatzaren 1era arte: helduak 18 eurotan, haurrentzako menua 10 eurotan.
15:00 Parte hartze datu berriak.
Ondoren, lore eskaintza amei.
16:30 Mus Txapelketa.
17:00 Parte hartze datu berriak.
17:00 Ttipika Dantza gidatuen emanaldia.
20:00 Hauteslekuaren itxiera.
20:30 Emaitzak eta Batzorde Sustatzailearen balorazioa.
Oharra: txosna egongo da egun guztian zehar, herriko plazan.
Informazio gehiago:
zubiartean@gmail.com
Facebook: Zubiartean
663 584 130
Antolatzailea: Zubiartean.
Irudiak: Zubiartean Elkartea.