Igandeko galdeketarako errolda-agiria, ostiralera arte eska daiteke udaletxean

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 4a, 15:20

Maiatzaren 7ko herri galdeketarako 3 egun baino ez! Gogoan izan, Herritzartu Elkarteak antolaturiko herri kontsultan parte hartzeko 16 urte beteak izan eta Usurbilen erroldatua egon beharra dagoela. Adi, norbere egoeraren arabera, agian beharrezkoa izango baita zenbait kasutan, nortasun agiriarekin batera, errolda-agiria ere aurkeztea. Errolda-agiria aurrez eskatu behar da Usurbilgo Udaleko errejistroan. Gogoan izan, eskabide hau aurkezteko ostiralera arteko epea duzuela. 

Bestalde, igandea baino lehen bozkatu nahi duzuenok, gerturatu Herritzartuk Etxebeste kalean duen lokalera. Larunbatera arte aurrez bozka dezakezue bertan. Galdeketako antolatzaileek ateratako ondoko irudietan ikus daitekeen moduan, usurbildarrak hitza hartzen hasiak dira!

DATOZEN DEIALDIAK

Maiatzak 4-6

Herri kontsultarako aurrez bozkatzeko aukera Herritzartuk Etxebeste kalean duen egoitzan. Ordutegiak:

-Maiatzak 4, 18:00-20:00.

-Maiatzak 5, 19:00-21:00.

-Maiatzak 6, 11:00-14:00.

Maiatzak 7, igandea

09:00-20:00 Galdeketa Usurbilen.  

Galdera: "Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?".

Bozkatzeko baldintzei buruzko informazioa: maiatzaren 7an bozkatzeko baldintzak

Hauteslekuak:

-Kaxkoan: Kontseju zaharra kalea etxe atarian.

-Kalezarren: Haur Eskola eta Ugarte baserri ondoko markesina parean.

-Santuenean: Ibai Ondo elkarte ondoko plazan.

-Aginagan: apaiz-etxean.

Egitaraua:

Kaxkoan:

9:00 Hauteslekuen irekiera.

Txistularien kalejira

10:00 Bizikleta martxa musikatua hauteslekuetara, Mikel Laboa plazatik abiatuta.

18:00-20:00 MartxanGO taldea.

20:00 Boto paperen zenbaketa.

Ondoren, emaitzen aurkezpen publikoa eta Talde Sustatzailearen balorazioa.

Santuenea:

11:00 Haur jolasak.

12:00 Txorizo eta haragi egosi banaketa, musikaz giroturik.

Aginaga:

11:00 Haragi eta txorizo egosi banaketa, sagardoz lagunduta eta musikaz alaituta.                       

Bitartean; haurrentzako txokoak eta toka txapelketa herrikoia.

Bozkatzeko baldintzak

-16 urte beteak izan eta Usurbilen erroldatua egotea.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

A-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: Espainiako Nortasun Agiri Nazionala (NAN); EHNA+2017 errolda agiria; gidabaimena+2017ko errolda agiria; edo pasaportea.

B-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen ez dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: bizileku txartela (Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako herritarren kasuan); jatorrizko Estatuak jaulkitako nortasun txartela edo pasaportea; nortasun txartela edo agiria; edo gidabaimena+2017ko errolda agiria.

Norbere identifikazio dokumentuarekin batera, derrigorrez aurkeztu beharko da 2017ko errolda agiria kasuotan: identifikazio dokumentua iraungita badago edo identifikazio dokumentuan ageri den helbidea ez bada Usurbilgo udalerrikoa.

Informazio gehiago:

usurbilgureeskudago@gmail.com

634 445 512

Facebook: Gure Esku Dago Usurbil

Twitter: @GureEskuDagoU

Antolatzailea: Herritzartu Elkartea.

Irudiak: Herritzartu.