“Erresidentzia orain” ekitaldia 18:30etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 5a, 06:34

Santueneko Gure Elkartea, Aginagako Arrate eta Usurbilgo Gure Pakea Elkarteek “Erresidentzia orain” ekitaldia antolatu dute ostiral honetarako, maiatzak 5, arratsaldeko 18:30etan Sutegin. Usurbilek duen erresidentzia baten beharraz jardungo dute hitzordu honetan. Lehenik eta behin, Julen Etxeberria eta Aritz Berastegi arkitektoen azalpenak entzun ahalko dira. Eta segidan, gai honi buruzko adierazpen bat ezagutzera emango dute, gerora mozio gisa erregistratuko dutena Usurbilgo Udalean, hurrengo osoko bilkuran aztertu eta bozkatua izan dadin. Usurbilek erresidentzia baten beharra baduela aldarrikatzen dute ekitaldi honen antolatzaileek. 65 urtetik gorako mila herritar baino gehiago bai baitaude udalerri honetan.