Jexux Artzeren omeneko lehen ekitaldiak larunbatean

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 5a, 04:28

Jexux Artzeren omeneko lehen ekitaldiak larunbat honetarako antolatu dituzte; "Itzal zaunka" kontzertu irudikatua eta "Eskua harriak, Oteizaren (h)aria" ikuskizuna. "Itzal zaunka" kontzertu irudikaturako sarrerak aurrez salgai izango dituzue Lizardi liburu dendan. Honatx xehetasunak:

Maiatzak 6, larunbata

"Esku harriak, Oteizaren (h)aria" ikuskizuna

Ordua: 19:30.

Tokia: Mikel Laboa plaza.

Zehaztasunak: txalapartariak eta "Esku harriak, Oteizaren (h)aria" ikuskizuna. Iparraldetik etorriko da Txalamandra txalapartari-bikotea (Paxkalin eta Mixu). Usurbilgo Alazne Begiristainek eta Eli Eizagirrek ere txalaparta joko dute. MugMus Laborategia taldeak berriz, "Esku harriak, Oteizaren (h)aria" ikuskizuna aurkeztuko du. Bertan parte hartuko dute bi dantzarik, bi musikarik eta Uxue Alberdi bertsolariak".

Antolatzailea: Jexux Artze K.E.

"Itzal zaunka" kontzertu irudikatua

Eguna: maiatzak 6, larunbata.

Ordua: 22:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Zehaztasunak: "Jexuxmai Lopetegi eta Noizbehinka bandarekin. Bertan Usurbilen jaiotako Antton Olariaga marrazkilariari omenaldia egingo zaio. “Itzal zaunka” diska-liburua iaz argitaratu zen. Orain egileek musika-literatura-ilustrazioak-bideoak uztartuz emanaldi-ikuskizun erakargarri bat landu dute. Jexuxmai Lopetegik eta Noizbehinka bandak musika eta kantua jarriko dituzte, kanta hauen letrak Harkaitz Canok idatzitakoak dira eta kanta bakoitzarekin batera Iban del Campok egindako bideo bana proiektatuko da eta bertan ikusiko dira Antton Olariagaren marrazkiak. Antton Olariaga da proiektu honen arima. Bera usurbildarra da, Jexux Artzeren lagun zaharra, eta ikuskizun hau bidelagun hartuta bere jaioterrian omenaldi xume bat egingo diogu. Olariaga euskal kulturan erreferenteetako bat da komikigintzan, marrazkilaritzan, diseinatzaile gisa, umore eta arte grafikoan. Xakilixut pertsonaia gogoangarriaz aparte beste batzuk ere sortu ditu".

Sarrera: Lizardin 8 € aldez aurretik, 10 € egun berean (lehiatilan).

Antolatzailea: Jexux Artze K.E.

Maiatzak 20, larunbata

Antzerkia: "Jainko basatia"

Ordua: 22:00.

Tokia: Sutegiko auditorioa.

Zehaztasunak: "Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristorenak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta miseriak azalduz. Ikuskizunak arrakasta handia eduki zuen bere jaioterrian, Frantzia, eta oso goraipatuak izan dira bere itzulpenak Londresen, New Yorken, eta baita Hegoamerikan ere".

Aktoreak: Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Andoni Agirregomezkorta eta Tessa Andonegi.

Sarrerak: Lizardin 8 € aldez aurretik, 10 € egun berean (leihatilan).

Zuzendaria: Begoña Bilbao.

Antolatzailea: Jexux Artze K.E.