Eskubaloi eta futbol neurketak mendi irteerarekin batera, asteburuko kirol agendan

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 5a, 08:00

Hitzorduz beteriko asteburu honetan, jardunaldi berri bat jokatuko dute herriko futbol eta eskubaloi taldeek. Honez gain, Andatza M.K.T.-k antolaturiko Bidasoako Kontrabandistak ibilbideko bosgarren etapa osatuko dute mendizaleek; Ziga-Erratzu artekoa. Zabalik segitzen du bestalde, maiatzaren 13-14ko astebururako, Ereñotzutik Senperen ospatuko den Herri Urrats jaialdira joateko mendi irteeran izen emateko epeak. Honatx xehetasunak eta asteburuko kirol agenda zehatzaren berri:

Futbola Haranen

Maiatzak 6, larunbata

09:30-10:30 Ikastolako topaketa: LH3.

10:30-11:30 Ikastolako topaketa: LH4.

12:00 Kadete mutilak: Usurbil F.T.-Ostadar S.K.T. "B"

16:00 Jubenil mutilak: Usurbil F.T.-Amara Berri K.E. "A"

Maiatzak 7, igandea

09:00 Alebin federatua: Usurbil F.T.-Orioko F.T.

09:00 Alebin federatua: Zumaiako F.T.-Lengokoak K.E.

Eskubaloia Kiroldegian

Maiatzak 5, ostirala

20:00 Kadete mutilak, Gipuzkoako Kopa (atzeratutako neurketa): Usurbil K.E.-Urkunde Elgoibar

Maiatzak 6, larunbata

09:15 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 5A-Urnieta 5B

09:15 Alebin mutilak, Buruntzaldea: Udarregi 6A-Urnieta 6B

10:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa (3. eta 4. postuak): Urnieta Altuna Autobusak-Leizaran Eskubaloia A

12:00 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketako finala: Kalari Taberna Pulpo K.E.-Bera Bera Urdina

13:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Ereintza Todo Terreno

17:00 Kadete neskak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Trapaia Taberna Pulpo K.E.

19:00 Senior mutilak, 1.nazionala: Ucin Aluminio Usurbil-Alcorta Forging Group Elgoibar

Maiatzak 7, igandea

11:00 Alebin mutilak, Gipuzkoako Errendimenduzko Txapelketa: Usurbil K.E.-Aloña Mendi K.E.

12:00 Alebin neskak, Gipuzkoako Errendimenduzko Txapelketa: Usurbil K.E.-Ereintza Eskubaloia

Ziga-Erratzu mendi irteera igandean

Egun eta asteburu pasa bana antolatu du Andatza M.K.T.-k hasi berri dugun hilabete honetarako. Batetik, urte hasieratik osatzen ari diren Bidasoako Kontrabandistak izeneko ibilbideko bosgarren etapan parte hartzeko aukera izango da igande honetan, maiatzaren 7an, Ziga eta Erratzu lotuko dituen txangoan. Izen ematea itxita dago. Bestalde, maiatzaren 14an ospatuko den Herri Urrats jaialdiaren harira, Ereñozutik Lesakara eta handik Senperera oinez joateko aukera izango da. Asteburu pasa honetarako izen emateko epea astebete luzatu dute, maiatzaren 10era arte. Honatx jakin beharrekoen berri:

Ziga-Erratzu mendi irteera

Eguna: maiatzak 7, igandea.

Abiatzeko hitzordua: autobusez, 07:30etan Oiardo Kiroldegitik.

Ibilbidea: 24 km.

Oharrak:

-Bazkaria, Erratzuko Kastonea jatetxean.

-Plaza mugatuak.

-"Andatza Mendizaleen Kirol Klubak antolatzen dituen irteeretan parte hartzeko derrigorrezkoa da, mendiko federatua izatea eta aseguro txartela indarrean edukitzea. Federatu gabe dagoenari tramitea egingo diogu, hala nahi badu. Horretarako gure web orrian aurkitzen da egin beharrekoa, edo gurekin jarri harremanetan andatza@hotmail.com helbidean".

Informazio gehiago: andatza.com

Antolatzailea: Andatza M.K.T.

Oinez Herri Urratsera