Jende asko batu da "Erresidentzia orain" ekitaldian

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 5a, 18:44

 

"Erresidentzia orain" lemapean, ekitaldi jendetsua egin dute gaur arratsaldean Sutegin. Julen Etxeberria eta Aritz Berastegi arkitekoek "Etxean edo etxean bezala zahartzen" hitzaldia eskaini dute. Solasaldia baino lehen, herriko jubilatuen elkarteko ordezkariek orrialde bat banatu dute bertaratu direnen artean. Idatzi horretan, eskaera hau egiten diote Usurbilgo Udalari: "beharrezko gestioak egin ditzala, bai Aldundiarekin eta baita Matia fundazioarekin beharrezko zerbitzuak garatzeko Txara-gaina deritzan zonaldean, edukiera egokiduna eta beharretara egokitua".

 

Elkarlanean

Usurbilgo Gure Pakea jubilatuen elkarteak, Santueneko Zaharren Egoitzak eta Aginagako Arrate Zaharren Egoitzak antolatu dute gaurko ekitaldia.