Usurbildarrek hitza hartzeko egun handia heldu da! Albiste honetan maiatzaren 7ko galdeketa egun honi buruz jakin beharrekoak bildu ditugu. Herri kontsulta antolatu duen Herritzartu Elkarteak 4 hautesleku egokituko ditu gaur, herritarrek bozkatu ahal izateko. Egun osoz, 09:00-20:00 artean erantzun ahalko zaio proposatuko den galderari; "Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?". Ez ahaztu, Usurbilen erroldaturiko 16 urtetik gorako herritarrek bozkatu ahalko dutela. Erabakitze eskubidearen aldeko igandea, festa eguna ere izango da hauteslekuen bueltan antolatuko diren ekitaldiekin.
Irudia: Ibai Arrieta.
DATOZEN DEIALDIAK
Maiatzak 7, igandea
09:00-20:00 Galdeketa Usurbilen.
Galdera: "Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?".
Hauteslekuak:
-Kaxkoan: Kontseju zaharra kalea etxe atarian.
-Kalezarren: Haur Eskola eta Ugarte baserri ondoko markesina parean.
-Santuenean: Ibai Ondo elkarte ondoko plazan.
-Aginagan: apaiz-etxean.
Egitaraua:
Kaxkoan:
9:00 Hauteslekuen irekiera.
Txistularien kalejira
10:00 Bizikleta martxa musikatua hauteslekuetara, Mikel Laboa plazatik abiatuta.
18:00-20:00 MartxanGO taldea.
20:00 Boto paperen zenbaketa.
Ondoren, emaitzen aurkezpen publikoa eta Talde Sustatzailearen balorazioa.
Santuenea:
11:00 Haur jolasak.
12:00 Txorizo eta haragi egosi banaketa, musikaz giroturik.
Aginaga:
11:00 Haragi eta txorizo egosi banaketa, sagardoz lagunduta eta musikaz alaituta.
Bitartean; haurrentzako txokoak eta toka txapelketa herrikoia.
Bozkatzeko baldintzak
-16 urte beteak izan eta Usurbilen erroldatua egotea.
-Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
A-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: Espainiako Nortasun Agiri Nazionala (NAN); EHNA+2017 errolda agiria; gidabaimena+2017ko errolda agiria; edo pasaportea.
B-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen ez dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: bizileku txartela (Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako herritarren kasuan); jatorrizko Estatuak jaulkitako nortasun txartela edo pasaportea; nortasun txartela edo agiria; edo gidabaimena+2017ko errolda agiria.
Norbere identifikazio dokumentuarekin batera, derrigorrez aurkeztu beharko da 2017ko errolda agiria kasuotan: identifikazio dokumentua iraungita badago edo identifikazio dokumentuan ageri den helbidea ez bada Usurbilgo udalerrikoa.
Bi batzorde
Galdeketari zilegitasuna emateko eta berme guztiekin ospatuko dela ziurtatzeko bi batzorde eratu dituzte Usurbilen:
Berme Batzordea (Zubietako bera)
Partaideak: Olatz Altuna Zumeta, Lourdes Furundarena Etxeberria-Berreiarza eta Itsaso Gonzalez Ibirriaga.
Jarraipen Batzordea
Kideak: Iñaki Mujika Aizpurua, Marisa Alejandro Gordaliza, Iñaki Zabaleta Imaz, Odei Guirado Irasuegi, Xabier Udabe Pagola, Maider Makazaga Beristain, Eñaut Pagola Bereziartua, Andoni Larrañaga Oroz, Ana Esnaola Etxabe, Xabier Alustiza Bergara.
Informazio gehiago:
usurbilgureeskudago@gmail.com
634 445 512
Facebook: Gure Esku Dago Usurbil
Twitter: @GureEskuDagoU
Antolatzailea: Herritzartu Elkartea.
SanteIrudiak: Herritzartu.
HAUTESLEKUAK
Aginagan: Apaiz-etxean
Kalezarren: Ugarte eta Haur Eskola ondoko markesinan
Kaxkoan: Mikel Laboa plaza ondoan, Txirinbolo denda ondoan
Santuenean: Ibai-Ondo elkartearen inguruan