Aldarrikapen eta festa egun handia Zubietan, galdeketa egun honetan

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 7a, 07:45

Zubietarrek hitza hartzeko bi egun baino ez dira geratzen. Erabakitze eskubidearen aldeko maiatzaren 7a, herriak hitza hartzeko aldarrikapen eta festa egun handia izatea nahi dute antolatzaileek, Zubiartean Elkartekoek. Egitarau oparoa josi dute, deitu duten herri kontsultaren harira. Gogoan izan, Zubietan erroldaturiko 16 urteko herritarrek parte har dezaketela galdeketan. Bozka emateko, gerturatu igandean 09:00-20:00 artean Zubietako Elizako arkupera. Ez ahaztu identifikaziorako beharrezko dokumentazioa.

Bi batzorde

Zilegitasuna emateko eta berme guztiekin ospatuko dela ziurtatzeko bi batzorde eratu dituzte Zubietan:

Berme Batzordea (Usurbilgo bera)

Partaideak: Olatz Altuna Zumeta, Lourdes Furundarena Etxeberria-Berreiarza eta Itsaso Gonzalez Ibirriaga.

Jarraipen Batzordea

Partaideak: Gabino Jauregi, Belen Zudaire, Maria Jesus Bengoetxea eta Haritz Illarramendi.

Bozkatzeko baldintzak

-16 urte beteak izan eta Zubietan erroldatua egotea.

-Aurkeztu beharreko dokumentazioa:

A-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: Espainiako Nortasun Agiri Nazionala (NAN); EHNA+2017 errolda agiria; gidabaimena+2017ko errolda agiria; edo pasaportea.

B-Espainiako Estatuak herritartzat jotzen ez dituen pertsonek, ondorengo identifikazio dokumenturen bat aurkeztu behar dute: bizileku txartela (Europar Batasuneko kide ez diren Estatuetako herritarren kasuan); jatorrizko Estatuak jaulkitako nortasun txartela edo pasaportea; nortasun txartela edo agiria; edo gidabaimena+2017ko errolda agiria.

GALDEKETA EGUNA

Maiatzak 7, igandea

09:00-20:00 Galdeketa Zubietako Elizako arkupean.

Galderaren edukia: “Galdeketa honetan zubietar gisa erabakitzeko dugun eskubidea erabiltzen hastera goaz. Lehen pausoa izango da Euskal Herriko etorkizunaz erabaki ahal izatea. Horregatik... Euskal Herri independente bateko herritarra izan nahi al duzu?”

Erantzun posibleak: Bai edo Ez.

Egitaraua:

09:00 Txupinazoa eta hauteslekuaren irekiera.

11:00 Bizikleta martxa herria esnatuz!

12:00 Haurrentzako eskulanak eta jolasak.

12:30 Lehenengo parte hartze datuak.

14:00 Herri bazkaria.

Txartelak salgai aurrez Alamandegin: helduak 18 eurotan, haurrentzako menua 10 eurotan.

15:00 Parte hartze datu berriak.

Ondoren, lore eskaintza amei.

16:30 Mus Txapelketa.

17:00 Parte hartze datu berriak.

17:00 Ttipika Dantza gidatuen emanaldia.

20:00 Hauteslekuaren itxiera.

20:30 Emaitzak eta Batzorde Sustatzailearen balorazioa.

Oharra: txosna egongo da egun guztian zehar, herriko plazan.


Informazio gehiago:

zubiartean@gmail.com

Facebook: Zubiartean


663 584 130

Antolatzailea: Zubiartean.

Irudiak: Zubiartean Elkartea.