Abiatu dira Jexux Artzeren omeneko ekitaldiak. MugMus Laborategia taldeak "Esku harriak, Oteizaren (h)aria" ikuskizuna aurkeztu du larunbat arratsalde honetan Mikel Laboa plazan. Bina dantzari eta musikarik eta Uxue Alberdi bertsolariak parte hartu dute. Txalaparta festa ederraz gozatu ahal dugu gainera, Iparraldetik etorritako Txalamandra txalapartari-bikotearekin (Paxkalin eta Mixu) edota Alazne Begiristain eta Eli Eizagirre usurbildarrekin.
Hasi baino ez dira egin Jexux Artzeren omeneko ekitaldiak. Larunbat gau honetan, "Itzal zaunka" kontzertu irudikatua iragarri dute Sutegin. Bi aste barrurako Jexux Artze K.E.-k antolatu duen azken hitzordua:
Maiatzak 20, larunbata
Antzerkia: "Jainko basatia"
Ordua: 22:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Jainko Basatia komedia dramatikoa da. Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristorenak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta miseriak azalduz. Ikuskizunak arrakasta handia eduki zuen bere jaioterrian, Frantzia, eta oso goraipatuak izan dira bere itzulpenak Londresen, New Yorken, eta baita Hegoamerikan ere".
Aktoreak: Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Andoni Agirregomezkorta eta Tessa Andonegi.
Sarrerak: Lizardin 8 € aldez aurretik, 10 € egun berean (leihatilan).
Zuzendaria: Begoña Bilbao.
Antolatzailea: Jexux Artze K.E.