Dema plaza inguruan gero eta jende gehiago ari da batzen. Gaurkoan, Hurbilagoko dendariak dira protagonistak. Bertan salgai ipini diren produktu guztietan %10eko beherapena egiten ari dira. Horretaz gain, "Usurbilgo txokoak" argazki erakusketa kolektiboa ikusi edota mokadu bat hartzeko aukera dago.
Ken Zazpirako sarrerak salgai
Datorren astean, Ken Zazpi taldeak joko du Usurbilen. Ekitaldi hau ere Hurbilagok antolatu du. Gaurko Bizi Kalea festan eskura daitezke maiatzaren 13ko kontzerturako sarrerak.