Parte hartzea 18:00etan: Usurbilen %33,75, Zubietan % 50,89

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 7a, 18:20

Euskal Herri luze zabalean igande honetan ospatzen ari diren galdeketen inguruko arratsaldeko 18:00etako parte hartze datuak argitaratu berri dituzte antolatzaileek. Usurbilen, 16 urtetik gorako herritarren %33,75ak bozka emana zuen eguerdi parterako. Zubietan, 16 urtetik gorako %50,89ak. 13:00etan plazaratu dituzte lehen parte hartze datuak. Bi orduko tartean, 6 puntu eta erdi igo da parte hartzea Usurbilen. 11 puntu Zubietan!

Parte hartzearen bilakaera:

13:00

Usurbil %22,34

Zubietan %35,56

15:00 

Usurbil %28,74

Zubieta %46,67

18:00

Usurbil %33,75

Zubieta %50,89

"Erabaki nahi dugula esan ozenki"

Datuok ezagutu eta gutxira, Usurbilgo galdeketa antolatu duen Herritzartu Elkarteak lehen balorazioa plazaratu du, herri erdiguneko hautesleku ondoan. "Oso positiboa izan da orain artekoa", adierazi diote NOAUA!ri. "Jendea ilaran dabil eguraldi izugarri onarekin bozkatzen. Jendea oso modu anitzean, lasaian, ilusio handiarekin parte hartzen ari da. 16 urtetik gorako herritar asko ari da parte hartzen, helduak ere bai", nabarmendu dute Herritzartutik. Herritarren batzuk bozkatzeko arazoren bat izan omen dute. Halere antolakuntzatik azpimarratu dutenez, "herritar horien borondatea jasoko da". 

Antolatzaileen esanetan gaurkoa, "demokraziaren ariketa garrantzitsu bat da, elkarlanaren ariketa oso indartsua. Animatu nahi ditugu usurbildar guztiak, oraindik bozka emateko falta direnak, gerturatu daitezen 4 hauteslekuetara. Bere iritzia eman eta erreibindikazio ekintza honetan esan, erabaki nahi dugula. Esan ozenki gainera".