[Iruditan] Herritarrak gogotsu bozkatzen

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 7a, 14:24

Ohikoa behar lukeen arren, ezohikoak ditugu ondoko irudiok. Herriaren interesekoak diren gaiez iritzia eman ahal izateko herritarrak auzolanean, hitza hartu eta bozkatzen dabiltza maiatzeko lehen igande historiko honetan. Gogotsu ari dira iritzia plazaratzen. Ez ahaztu, 20:00ak arte izango dira hauteslekuak zabalik. Etxetik gertuen duzuen hauteslekura gerturatzeko deia egiten dute antolatzaileek. 16 urtetik gora izan eta herrian bertan erroldatua bazaude, bozkatzeko 20:00ak arteko aukera duzu.