Euskal Herria estatu independentea izatearen alde agertu dira usurbildarrak

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 7a, 23:09

Argi aski adierazi dute, Herritzartu Elkarteak antolatuta, amaitu berri den galdeketan parte hartu duten usurbildarren bozkek. Herriak hitza hartu ahal izan duen egun historiko honetan parte hartu duten 1.848 usurbildarretik 1.729 lagunek, parte hartu duten herritarren %93,56a, Euskal Herria estatu independentea izatearen alde agertu dira. 53 lagunek ezezkoa bozkatu dute. Aipatzeko beste datua, parte hartzearena: Usurbilen erroldatua egon eta 16 rutetik gora zuten 4.847 lagun zeuden deituak hitzordu honetara. Haietatik 1.848 usurbildarrek parte hartu dute, ia %40ak.

Auzoko datuek emaitza orokorra islatu dute. Erdiguneko, Kalezarko, Santueneko eta Aginagako hauteslekuetan ere baiezkoa nagusitu da tarte handiz, Euskal Herria estatu independentea izatearen alde agertu dira gune guztiotan bozka eman duten herritarrek.

Herritzartuk ohartarazi duenez, hauteslekuetara joandako 42 lagun geratu dira bozkatu ezinik.

EMAITZAK

Galdeketaren deitzailea: Herritzartu Elkartea.

Errolda: 4.847.

Parte hartzea: %38,13.

Galdera: "Nahi al duzu Euskal Herria estatu independentea izatea?".

Herritarren erantzuna:

HauteslekuaBotoakBaiEzZuriakBaliogabeak
Kaxkoa1.2571.181 34402
Kalezar290277562
Santuenea1641439120
Aginaga137128531
Guztira1.8481.72953615