Usurbildarren %38,13ak eta zubietarren %54,22ak parte hartu du bi galdeketetan

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 7a, 21:35

Azpimarratu eta zoriontzekoa zalantzarik gabe, bai Zubiartean Elkarteak Zubietan, baita Herritzartu Elkarteak Usurbilen antolaturiko herri kontsultek erakarri duten parte hartzea. Behin betiko datuen arabera, 16 urtetik gorako usurbildarren %38,13ak hartu du hitza herri erdigunean, Kalezarren, Aginagan eta Santuenean 09:00-20:00 artean zabalik izan diren hauteslekuetan. Aldiz, 16 urtetik gorako zubietarren (bai Donostiako zein Usurbilgo eremuetan bizi diren herritarren) %54,22ak Zubietan.

Hauteslekuak itxi eta bozka guztiak zenbatu aurretik, antolatzaileek egunean zehar hirutan eman dute Usurbilgo eta Zubietako parte hartze datuen berri. Orduak igaro ahala, ehunekook gorantz egin dute nabarmen.

Parte hartze datuen bilakaera:

13:00

Usurbil %22,34

Zubietan %35,56

15:00 

Usurbil %28,74

Zubieta %46,67

18:00

Usurbil %33,75

Zubieta %50,89

20:00 

Usurbil %38,13

Zubieta %54,22