Itxi berri dugu Usurbilgo Udalak eta NOAUA!k uztailerako antolatu dugun Udajolaseko izen ematea. Maiatzaren 2az geroztik, astelehen arratsalde honetako 18:00ak arte, 4-12 urte arteko 179 haur eta gaztetxok bideratu dute inskripzioa udako txokoetarako. 200 lagunentzako lekua zegoenez, izen emate guztiak onartu dira. Honenbestez, ez da zozketarik egingo. Udajolasi buruzko argibide gehiago, ekainaren 8an 17:00etan Sutegiko auditorioan antolatu dugun guraso bileran eskainiko ditugu.
Aginagako txokoak
Maiatzaren 15era arte zabalik dago Aginagako Eskola Txikiko Guraso Elkarteak udarako antolatu dituen txokoetan izen emateko epea. Txokoak ekainaren 26tik uztailaren 28ra luzatuko dira. “Apuntatzeko bi aukera izango dira, iraupen osoa edota asteak solte”, ohartarazi dute antolatzaileek. Informazio gehiago eta izen ematea, aginaga@eskolatxikiak.org atarian.
Zubietako txokoak
Ostiral honetara arteko, maiatzaren 12rako epea dago, Zubietako Guraso Elkarteak uztaila eta abuzturako 2-12 urte arteko haur eta gaztetxoei zuzenduta antolatu dituzten udako txokoetan izen emateko. “Egitaraua eta egutegia oraindik zehaztu gabe badago ere, hasiera batean txokoak goizetan izango dira, haurrek lagun artean jolastu, tailerretan parte hartu, irteerak egin eta abar luze bat egiteko aukera izango dute Ttakun Elkartearen gidaritzapean”, berri eman dute antolatzaileek. Inskripzio orriak Zubietako Eskolan eskura daitezke. Izen emateko eta argibide gehiagorako: zubietatxoko@gmail.com edo 649 659 786.