Zubietako Eskolako guraso elkarteak asteotan antolatu duen jardunaldi zikloko azken saioa astearte honetan, maiatzak 9. "Haur sexualitatearen bide laguna" izango dute aztergai, Usurbilgo Sexu Aholkularitza Guneko sexologo Elena Jimenezekin, Kaxkape egoitzan:
Maiatzak 9, asteartea
14:30-16:00 "Haur sexualitatearen bide laguna". Elena Jimenez. Sexune taldeko sexologoa.
Formazio saioen lekua: Kaxkape.
Antolatzailea: ZUBIGE, Zubietako Herri Eskolako Ikasleen Guraso Elkartea.
Aisialdiko begirale ikastaroa
Usurbilgo Udalak, herriko kirol taldeekin elkarlanean aisialdi begirale ikastaroa antolatu du datorren udarako. Urtxintxa begirale eskolak bideratuko du ikastaroa. Izen emateko epea zabalik egongo da maiatzaren 19ra arte, Oiardo Kiroldegian. Plaza kopurua mugatua izango da. Argibide gehiago Kiroldegian bertan edo 943 372 498 telefono zenbakian.
Ate irekien egunak Lanbide Eskolan
Ikastetxearen instalazioetara bisita gidatua eta heziketa-proiektua azalduko dira saiootan. Zubietan kokatua dagoen Lanbide Eskola gertutik ezagutu nahi duenak, egunok ditu aukeran:
-Maiatzak 10, asteazkena: 18:00.
-Maiatzak 13, larunbata: 11:00.
Informazio gehiago:
943 364 600
eskola@lhusurbil.eus
Oriarte Institutuan aurrematrikulatzeko epea zabalik
DBH amaitu eta gero zer? Ikasten jarraitu nahi duenak bide ezberdinak ditu. Horien artean, Batxilergoko ikasketei ekitea. Lasarte-Usurbil Institutuan zabalik dago jada, 2017-2018 ikasturterako lehen eta bigarren mailan aurrematrikulatzeko epea. Adi data hauei:
Eskaerak ikastetxean: maiatzak 2-12.
Eskaeran on-line: maiatzak 2-11.
25 urte bete berri dituen Landaberri ikastolak eta Lasarte-Usurbil Institutuak bat egingo dute datorren uztailaren 1ean; IES Oriarte BHI izenpean.
Informazio gehiago:
info@oriarte.eus
943 372 852
943 372 277
KzGunea
Maiatzean goizez izango da zabalik KzGunea, 09:00-13:00 artean. Honatx hurrengo asteotarako iragarri dituzten ikastaroak:
-Maiatzak 12, 09:00-11:00 "Kizoa. Collage-ak sortu eta partekatu".
-Maiatzak 15-17, 09:00-11:00 "PC, teklatua eta sagua hasieratik nola erabili ikas ezazu".
-Maiatzak 15-16, 11:00-13:00 "LibreOffice Impress. Aurkezpenak sortu eta utzi harrituta zure ingurukoak".
-Maiatzak 18-31, 09:00-11:00 "Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi".
Informazio gehiagorako:
943 023 684
Kale Nagusia, 37
"Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa
Otsailaren 11n abiatu zen Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak antolatutako "Sagarrondotik sagardora" ikastaro zikloa, irailera arte luzatuko da. Saioak Potxoenean izango dira. Izena ikastaro osorako eman zitekeen, baina saio solteetarako ere apuntatu daiteke:
Saioen egutegia:
-Maiatzak 2o: "Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondoren eskutik.
-Ekainak 3: "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiaren eskutik.
-Uztailak 15: "Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa", Josu Osaren eskutik.
-Irailak 9: "Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak", Aitor Etxeandiaren eta Egoitz Zapiainen eskutik.
Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
Ordutegia: 09:00-13:00.
Tokia: Potxoenea.
Izen ematea:
943 361 114
alkartasuna@usurbil.com
Antolatzailea: Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba.