Euskal Herriko 1. Egurrezko Sagardo Lehiaketa antolatu dute

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 9a, 11:52

Egurrezko ontzietan egindako sagardoaren Euskal Herriko 1. Lehiaketa ospatuko da maiatzaren 21eko 36. Sagardo Egunean. Txapelketan parte hartzeko epea zabalik dago jada. Honatx Usurbilgo Herriko Etxea Sari Nagusia irabazteko lehian parte hartzeko deialdiaren oinarriak:

1.- Euskal Herriko edozein sagardogilek parte har dezake, lanbide duenak edo ez, sagardotegietakoak bezala etxerako egiten duenak ere.

2.- Sagardogile bakoitzak 6 sagardo botila ekarriko ditu, denak kalitate berekoak.

3.- Botilak garbiak izango dira, ez dute inolako arrastorik edo etiketarik izan behar.

4.- Botilak maiatzak 19ko 14:00ak baino lehenago Usurbilgo ALKARTASUNA Baserritarren Kooperatibaren egoitzan entregatuko dira (ordutegia: astegunetan 09:00-13:00 eta 16:00-19:30 larunbatetan goizean soilik / Atallu Industrialdea 26, 20170 USURBIL, Gipuzkoa / +34.943.361114 / alkartasuna@usurbil.com ).

5.- Epaimahaiak lehen daskateta batean, azken dastaketara igaroko diren sagardoak aukeratuko ditu, gainontzekoak lehiaketatik baztertuz. Azken dastaketa horretan erabakiko da zeintzuk diren lehen sari nagusia, bigarrena eta hirugarrena eskuratuko duten sagardoak. Era berean dastaketa horretara iritsi diren sagardo guztien sailkapena egingo da.

6.- Sari banaketa azken dastaketa burutu eta jarraian egingo da. Saria eskuratzen duen sagardogilea bertan izango da, bestela hurrengoari emango zaio.

7.- Lehiaketan parte hartzen duten sagardogileek oinarri hauek onartzen dituzte.

8.- Lehiaketan bertan inolako zalantzarik sortuko balitz epaimahaiak berak erabakiko du egoki deritzona.

9.- Dastaketan erabili ez diren sagardo botilak antolatzaileen esku geratuko dira.

10.- Sariak honoko hauek izango dira:

  • LEHENENGO SARIA: Usurbilgo Herriko Etxea Saria diren 1.000 € eta Sariaren Ziurtagiria.
  • BIGARREN SARIA: Alkartasuna Kooperatibaren Saria, 350 €ko txartela sagardogintza materialetan gastua egiteko eta Sariaren Ziurtagiria.
  • HIRUGARREN SARIA: Alkartasuna Kooperatibaren Saria, 150 €ko txartela sagardogintza materialetan gastua egiteko eta Sariaren Ziurtagiria.

11.- Lehiaketaren azken dastaketa eta sari banaketa Usurbilen burutuko da, 2017ko maiatzak 21ean 12:30etan izango den 36. Sagardo Egunean, Goiko Plazako oholtzan.

ANTOLATZAILEA:

Sagardoaren Unibertsitatea 

LAGUNTZAILEAK:

Usurbilgo Udala, Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea.

5. SAGASTIAK LORETAN OSPAKIZUNA: SAGARRONDOEN LORALDIAREN GORAZARRE EKIMENA

Maiatzak 9, asteartea: "Seed Journey" jardunaldia

10:00 Tabakalera eraikinean (Donostia), Artea eta landa ingurunea: mugaldeak maiatzean, elkarte hauen eskutik: Future Farmers, Flatbread Society, Campo Adentro, Kanpoko Bulegoa, Baserriko Aste Sarea.

18:00 Hitzaldia: “Sagardoa: nekazaritza kultura ozeanoetan zehar”. Hizlariak:

Marc Badal: Sortzezko bekatutik industria paradisura, gozogarriak lubrikatzaile historikoa.

Amy Franceschini: “Seed Journey” egitasmoaren aurkezpena.

Jakoba Errekondo: Sagardoaren Paisaia Kulturala.

Maiatzak 10, asteazkena: "Seed Journey" jardunaldia

Hendaiako Abbadia Jauregiko bilduma sagastira bisita: 

10:00 Domaine d´Abbadieren sarreran. (9:00 Amarako Eusko Tren geltokian)

14:00 Bazkaria upel artean Hernaniko Iparragirre Sagardotegian. Bertako erakusketara eta sagastietara bisita.

17:00 Cristina Enean talde horma-irudia: Amy Franceschini eta beste artista batzuen laguntzaz Haziaren egoitzan horma-irudia margotzen.

Maiatzak 15, astelehena: San Ixidro Eguna

10:15 Trikitilariak Kaxkoan zehar.

10:30 Meza Salbatore elizan.

11:15 Hamaiketako herrikoia frontoian.

11:45 Herri kirolak Dema plazan.

13:15 Bertso saioa Ane Labaka eta Iñaki Muruarekin.

14:00 Bertso-Bazkaria Artzabal Baserrian.

(txartelak salgai Alkartasunan eta Artzabalen maiatzak 13 arte - Prezioa: 31 €)

Maiatzak 17, asteartea: "Seed Journey" jardunaldia

18:00 “Teosinte, kutsadura genetikoa eta bizitzaren kolonizazioa”, Cristina Eneako eraikinean (Donostia).

Hizlariak: Rosa Benimelis eta Ignacio Chapela.

Maiatzak 20, larunbata

09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora ikastaro zikloko saioa Potxoenean: "Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondoren eskutik.

Izen ematea: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Maiatzak 21, igandea: 36. Sagardo Eguna

Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.

Goiko plazako oholtzan: Euskal Herriko 1. Egurrezko Sagardoen Txapelketa
.

11:30 Hasiera ekitaldia Aizpurua autobusen eskutik.

18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.

Ekainak 3, larunbata

09:00-13:00 "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiaren eskutik.

Izen ematea: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Ekainak 6, asteartea

19:00 Zumeta Arte Estudioan: “Euskal Sagardoa” Jatorrizko Izendapen berriko sagardoaren aurkezpena eta ZUMETA margolariaren erakusketaren irekiera:

-Aurkezpena.

-Sagardo dastaketa eta mokadutxoa.

Unai Agirre, Izendapeneko teknikariaren eskutik. Jose Luis Zumetaren lanen erakusketa ikusgai izango da.

Oharra: Kotxez ezingo da bertaratu. Autobus zerbitzua izango da Kaxkotik.

Antolatzaileak: SAGARDOAREN UNIBERTSITATEA, ALKARTASUNA Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, 

NOAUA Kultur Elkartea.

Laguntzaileak: USURBILGO UDALA, Usurbilgo SAGARDO EGUNAREN LAGUNAK, ZUMETA Arte Estudioa, EUSKAL SAGARDOA, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, BIZI SAGARDOA.

Elkarlanean: TABAKALERA Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, CRISTINA ENEA Fundazioa, HAZIERA hazien artxiboa.