Herri Urratsera oinez nahiz autobusez joateko aukera

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 9a, 10:04

Igandean ospatuko da Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa; Herri Urrats, ohi bezala Senpereko lakuaren bueltan. Hara oinez joateko gonbita luzatzen digute Andatza M.K.T.-tik. Egun bat edo biko irteera (aukeran) antolatu dute astebururako.

Nahi dutenek larunbatean abiatuko dute ibilaldia Ereñotzutik. Usurbildik Ereñotzurako autobusa 08:30etan abiatuko da Oiardo Kiroldegitik. Gainerakoek igandean, Lizuniagatik Senpererako bidea oinez osatzeko aukera izango dute. Hara joateko autobus zerbitzua goizeko 08:30etan abiatuko da Oiardo Kiroldegitik eta autobus honen azken geltokia, Senpereko Herri Urrats izango da. Hilaren 14ko zerbitzu hau Andatza M.K.T.-k Udarregi Ikastolarekin elkarlanean antolatu du. 18:30etarako jarri dute itzulera ordua Senperen.

Asteburu edo egun pasa egiteko izen ematea asteazken honetan itxiko da. Honatx xehetasun guztiak:

Oinez Herri Urratsera