Pelax eta Bilauk musikatuko duten afari beganoa ostegunean

Noaua Aldizkaria 2017ko maiatzaren 9a

Negu parteko etenaldiaren ostean martxoan hasi ziren ospatzen berriz, Usurbilgo Gaztetxeak antolatu ohi duen hileroko afari beganoa. Garai bateko ohitura berreskuratu nahi dute berriz; hilabete bakoitzeko bigarren ostegunean otordu hau antolatzearena alegia. Hurrengo hitzordua, ostegun honetarako, maiatzaren 11rako antolatu dute, iluntzeko 20:30etan Usurbilgo Gaztetxean. "Hainbat gutizia dastagai izango ditugu, beti ere borondatearen truke. Animatu elkarrekin afaltzera!", luzatu dute gonbita Usurbilgo Gaztetxetik.

Oraingoan, afaloste musikatua izango dute:

Afari beganoaren hitzordua

Eguna: maiatzak 11, osteguna.

Ordua: 20:30.

Tokia: Usurbilgo Gaztetxea.

Zehaztasunak: afaria borondatearen truke. Afalostean, Pelax eta Bilau-ren kontzertua.

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.