Ikastetxearen instalazioetara bisita gidatua eta heziketa-proiektua azalduko da astezken honetan 18:00etan, Lanbide Eskolan antolatu duten ate irekien jardunaldiaren baitan. Zubietan kokatua dagoen Lanbide Eskola gertutik ezagutu nahi duenak, gaurkoaz gain, larunbatean ere bertaratzeko aukera izango du goizeko 11:00etan.
Informazio gehiago:
943 364 600
eskola@lhusurbil.eus
Oriarte Institutuan aurrematrikulatzeko epea zabalik
DBH amaitu eta gero zer? Ikasten jarraitu nahi duenak bide ezberdinak ditu. Horien artean, Batxilergoko ikasketei ekitea. Lasarte-Usurbil Institutuan zabalik dago jada, 2017-2018 ikasturterako lehen eta bigarren mailan aurrematrikulatzeko epea. Adi data hauei:
Eskaerak ikastetxean: maiatzak 2-12.
Eskaeran on-line: maiatzak 2-11.
25 urte bete berri dituen Landaberri ikastolak eta Lasarte-Usurbil Institutuak bat egingo dute datorren uztailaren 1ean; IES Oriarte BHI izenpean.
Informazio gehiago:
info@oriarte.eus
943 372 852
943 372 277