Ken Zazpiren larunbateko kontzerturako sarrerak salgai

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 10a, 09:22

Ken Zazpi Usurbila dator larunbat honetan, maiatzaren 13an, Hurbilago Elkartearen eskutik. 20. urtemugako bira amaierako kontzertua eskainiko dute gauerditik aurrera, Dema plazan. Adi, sarrerak eskuragarri baitaude 12 eurotan, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan.

Ken Zazpik 2015eko azaroan kaleratu zuen azken lana; "Phoenicoperus" izenekoa. "Burutu dugun diskorik homegeneoena beharbada, organikoena, esperimentalena, freskoena", taldekoen esanetan. Lanak Usurbilekin lotura estua du, Haritz Harreguyk Urdaiagan duen Higain estudioetan grabatu baitzuten. Taldearen berri, kenzazpi.com atarian jaso dezakezue.

Ken Zazpi Usurbilen

Eguna: maiatzak 13, larunbata.

Ordua: 00:00.

Tokia: Dema plaza.

Sarrerak: aurrez 12 eurotan, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernetan. Egunean bertan, 15 eurotan aipatu taberna hauetan eta Sutegin.

Antolatzailea: Hurbilago Elkartea.