Seed Journey izeneko jardunaldiak egiten ari dira egunotan Donostian. Atzokoan egin zen solasaldiko gonbidatuetako bat Jakoba Errekondo izan zen. "Sagardoa: nekazaritza kultura ozeanoetan zehar" hitzaldia eskaini zuen Tabakaleran. Pasarte bat jaso dugu bideo honetan. Datorren asteko NOAUA!n luze-zabal jasoko ditugu bertan esan zituenak.
Hazien inguruko proiektua
Hazien inguruko proiektua da Seed Journey. Iazko irailean, Christiania izeneko belaontzia abiatu zen Oslotik eta Istanbulen dute helmuga ipinia. Ibilbidean zehar, geldialdiak egiten dituzte eta tokian tokiko haziak jasotzen dituzte. Hain zuzen, haziak babestea du xede proiektu honek. Seed Journey Donostiara iritsi dela aprobetxatuz, hainbat jarduera egingo dira egunotan Donostian. Ekitaldiok, halaber, Usurbilgo ‘Sagastiak loretan’ ospakizunen parte ere badira.