Afari begano musikatua gaur Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 11a, 10:04

Negu parteko etenaldiaren ostean martxoan hasi ziren ospatzen berriz, Usurbilgo Gaztetxeak antolatu ohi duen hileroko afari beganoa. Garai bateko ohitura berreskuratu nahi dute berriz; hilabete bakoitzeko bigarren ostegunean otordu hau antolatzearena alegia. Hurrengo hitzordua, ostegun honetarako, maiatzaren 11rako antolatu dute, iluntzeko 20:30etan Usurbilgo Gaztetxean. "Hainbat gutizia dastagai izango ditugu, beti ere borondatearen truke. Animatu elkarrekin afaltzera!", luzatu dute gonbita Usurbilgo Gaztetxetik.

Oraingoan, afaloste musikatua izango dute:

Afari beganoaren hitzordua

Eguna: maiatzak 11, osteguna.

Ordua: 20:30.

Tokia: Usurbilgo Gaztetxea.

Zehaztasunak: afaria borondatearen truke. Afalostean, Pelax eta Bilau-ren kontzertua.

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.