"Udal honetako 2017ko Enplegu Publikoetako Eskaintzan jasota dagoen lorazain ofizialaren plaza lehiaketa-oposizio sistema bidez betetzeko deialdia" plazaratu du Usurbilgo Udalak. Deialdiko oinarriak maiatzaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak argitaratu dituzte. Honatx xehetasun nagusiak:
-Deialdiaren xedea: "lehiaketa-oposaketa irekiaren bidez, Udal honetako funtzionarioen plantilan hutsik dagoen lorezain ofiziala izeneko lanpostua betetzea. Plaza horri Administrazio Bereziko Eskala, Zerbitzu Berezien Azpieskala, C2 Sailkapen Taldea dagozkio".
-Lanpostuaren maila: 11.
-Ordainsaria: Usurbilgo Udalaren ordainketa taulako 10. maila.
-Berariazko osagarria: 18.424,13 euro.
-Hizkuntz-eskakizuna: 2. (derrigorrezkoa).
-Gidabaimena: B.
-Plaza kopurua: 1.
-Lan jarduna: Udalak zehazturikoa.
-Lan poltsa: "Oposizioaren proba guztiak gainditu eta izendatuak ez diren izangai guztiak lan-poltsa batean sartuko dira, lortu duten puntuazioaren araberako hurrenkerarekin, eta sail horretan sortzen diren aldian aldiko beharrak betetzeko erabiliko du Udalak".
-Eginkizunak: "Obra eta zerbitzuetako enkargatuarekin elkarlanean udaleko berdegune eta lorategien diseinua eta mantentzearen plangintza eta programazioaz arduratzea. Lorezaintzan sortzen diren lanak kudeatu eta burutu. Hilerrietako mantentze eta lorezaintzako lanez arduratu, bertako langileen lana gainbegiratuz. Bere ardurapean esleitzen zaizkion langileen lanaren jarraipena eta kontrola burutu...".
Eskabideak
Udal errejistroan aurkeztu beharko dira, "Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasi eta hurrengo 20 egun naturaleko epearen barruan edo, bestelako kasuan eta funtsezko aldaketaren bat egongo balitz, azkeneko argitalpena egiten den biharamunetik kontatzen hasita". Eskabideak aurkezteko eredu ofiziala errejistroan bertan edo usurbil.eus atarian eskuratu ahalko izango da.
Lan deialdi honi buruzko informazio zabala esteka honetan: maiatzaren 10eko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala