Apirileko langabezia datuak ezagutzera eman ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak. Usurbilen lanik gabeko 271 lagun erregistratu zituen joan den hilabetean, martxoan baino 3 lagun gutxiago. Nabarmentzekoa da generoaren ikuspegitik, beste behin dagoen aldea. Gizonezkoak baino (158) emakume gutxiago (132) kontratatzen segitzen da, nahiz gizonezkoak baino (121) emakume langabetu gehiago egon, 150.
Usurbilen bezala, Buruntzaldea osoan (91 langabetu gutxiago) eta Gipuzkoan ere (549 langabetu gutxiago) beherantz egin du langabeziak apirilean.
Kontratazioak 372tik 290era beherantz egin du azken hilabetean. 82 kontratu gutxiago erregistratu dira Usurbilen, guztira aipatu moduan, 290. Ia denak, 277, aldi baterako. Honatx datu zehatzak:
2017ko apirila
Usurbil: 271. Buruntzaldea: 3.635. Gipuzkoa: 36.922.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 121.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 54.
45 urtetik gora: 61.
Emakumezkoak: 150.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 82.
45 urtetik gora: 60.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 10.
Industria: 35.
Eraikuntza: 28.
Zerbitzuak: 178.
Aurretik lanik gabe: 20.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 799.
Astigarraga: 268.
Hernani: 1.026.
Lasarte-Oria: 1.015.
Urnieta: 256.
Usurbil: 271.
Guztira: 3.635.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 36.922.
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 290.
Aldi baterakoak: 277.
Zerbitzuen sektorean: 234.
Sexuaren arabera: 158 lan kontratu gizonezkoenak, 132 emakumezkoenak.