Lanbide Eskola ezagutzeko azken bisita gidatua larunbatean

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 12a, 08:31

2017-18 ikasturtean Lanbide Eskolan ikasi nahi duenarentzat kontuan hartzeko proposamena. Ikastetxea barrutik ezagutzeko aukera izango da larunbat honetan, maiatzaren 13an. Bisita gidatua antolatu dute instalakuntzetan barrena eta heziketa-proiektua azalduko dute .Zubietan kokatua dagoen Lanbide Eskola gertutik ezagutu nahi duenak, hauxe du bera asteburuko hitzordua:

-Maiatzak 13, larunbata: 11:00.

Informazio gehiago:

lhusurbil.eus

943 364 600

eskola@lhusurbil.eus

Oriarte Institutuan aurrematrikulatzeko azken eguna

DBH amaitu eta gero zer? Ikasten jarraitu nahi duenak bide ezberdinak ditu. Horien artean, Batxilergoko ikasketei ekitea. Lasarte-Usurbil Institutuan 2017-2018 ikasturterako lehen eta bigarren mailan aurrematrikulatzeko azken eguna duzue. Adi data hauei:

Eskaerak ikastetxean: maiatzak 2-12.

Eskaeran on-line: maiatzak 2-11.

25 urte bete berri dituen Landaberri ikastolak eta Lasarte-Usurbil Institutuak bat egingo dute datorren uztailaren 1ean; IES Oriarte BHI izenpean.

Informazio gehiago:

info@oriarte.eus

oriarte.eus

943 372 852

943 372 277