Kadete neska futbolarientzako deialdia eta pilota zein eskubaloi neurketak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2017ko maiatzaren 12a

Ostiral arratsalde honetan Aginagan jokatuko den kadete mailako pilota partidarekin abiatuko dugu asteburuko kirol agenda. Eskubaloi neurketez josia datorkigu larunbata; 9 neurketa jokatuko dira guztira. Beste bi igandean. Bestetik, Usurbil Futbol Taldekoen oharra ere hor dugu. Kadete nesken taldea osatu nahi dute 2017-18 denboraldirako. Honatx xehetasunak:

Pilota partida Aginagan

Eguna: maiatzak 12, ostirala.

Ordua: 20:00.

Tokia: Aginagako frontoia.

Neurketa:

Kadeteak: Galarraga-Goikoetxea

Usurbil F.T.-ko kadete nesken taldea osatzeko deia

Eguna: maiatzak 15, igandea.

Ordua: 17:45.

Tokia: Harane futbol zelaia.

Zehaztasunak: "Kadete neskentzako deialdia! 2001, 2002 eta 2003 urteetan jaiotako nesken taldea osatu eta 2017-2018 denboraldian futbolean ibili nahi duzuen kadete neska guztiok agertu entrenatzeko arroparekin, maiatzaren 15ean, Harane futbol zelaira".

Antolatzailea: Usurbil F.T.

Eskubaloia Kiroldegian

Maiatzak 13, larunbata

09:15 Alebin neskak, Gipuzkoako Eskolartekoa (final zortzirenak): Udarregi 6-Andoain

09:15 Alebin mutilak, Gipuzkoako Eskolartekoa (final zortzirenak): Udarregi 6-Andoain

10:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketako finalerdia: Amenabar B ZKE-Pitch Bidasoa Irun A

12:00 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketako finalerdia: Amenabar A ZKE-Murgil Elgoibar

13:30 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi B Usurbil-Hernani ET C

14:45 Infantil neskak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi A Usurbil-Eibar Eskubaloia A

16:00 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa: Udarregi D Usurbil-Eibar Eskubaloia B

17:45 Kadete mutilak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Ereintza Aguaplast

19:30 Jubenil neskak, Gipuzkoako Kopa: Usurbil K.E.-Tecnifuelle Elgoibar

Maiatzak 14, larunbata

10:00 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketa 3./4. postuak: 1. finalerdiko galtzailea-2.finalerdiko galtzailea

11:30 Infantil mutilak, Gipuzkoako Txapelketako finala: 1. finalerdiko irabazlea-2.finalerdiko irabazlea

Eskubaloia, Selekzioa

Maiatzak 14, igandea

16:00 Infantil nesken Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa Getariako Sahatsaga Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko Udane Makazaga deitu dute.

16:00 Kadete mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Arrasateko Musakola Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Eneko Furundarena deitutakoen artean.

18:00 Jubenil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Arrasateko Musakola Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Eneko Iribar, Joseba Errazkin eta Julen Nazabal deitutakoen artean.

18:00 Infantil mutilen Gipuzkoako Selekzioaren entrenamendu saioa, Getariako Sahatsaga Kiroldegian. Usurbil K.E.-ko jokalari Ekaitz Ibargoien deitu dute hitzordura.

Guraso bilerak

Usurbil K.E.-k jokalarien gurasoekin bildu nahi du maiatzaren 27an, hainbat gai jorratzeko: kirol arloa, antolakuntza arloa eta galdera-eskaera. “Bilera hau oso garrantzitsua da eta zuen asistentzia beharrezkoa da”, ohartarazi dute. Eskubaloi taldeen egoerari buruz jarduteko bi deialdi finkatu dituzte Artzabalen:

10:00 Alebin eta infantil mailako neska-mutilen gurasoekin.

11:00 Kadete eta jubenil mailako neska-mutilen gurasoekin.

Argibide gehiagorako usurbilke@gmail.com.