San Ixidro, Baserritarren Eguna gaur

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 15a, 05:15

Gaurkoa ez da astelehen buruzuria denentzat. Maiatzak 15 ditu, San Ixidro, Baserritarren Eguna. Urtero moduan, ekitaldiak antolatu dira goiz partean plazan; trikitilariak, hamaiketakoa, herri kirolak... Ospakizun astea dugu hasi berri duguna:

5. SAGASTIAK LORETAN OSPAKIZUNA: SAGARRONDOEN LORALDIAREN GORAZARRE EKIMENA

Maiatzak 15, astelehena: San Ixidro Eguna

10:15 Trikitilariak Kaxkoan zehar.

10:30 Meza Salbatore elizan.

11:15 Hamaiketako herrikoia frontoian.

11:45 Herri kirolak Dema plazan.

13:15 Bertso saioa Ane Labaka eta Iñaki Muruarekin.

14:00 Bertso-Bazkaria Artzabal Baserrian.

(txartelak salgai Alkartasunan eta Artzabalen maiatzak 13 arte - Prezioa: 31 €)

Maiatzak 17, asteartea: "Seed Journey" jardunaldia

18:00 “Teosinte, kutsadura genetikoa eta bizitzaren kolonizazioa”, Cristina Eneako eraikinean (Donostia).

Hizlariak: Rosa Benimelis eta Ignacio Chapela.

Maiatzak 20, larunbata

09:00-13:00 Sagarrondotik Sagardora ikastaro zikloko saioa Potxoenean: "Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua", Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondoren eskutik.

Izen ematea: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Maiatzak 21, igandea: 36. Sagardo Eguna

Goizean zehar, frontoian herriko baserritarrak eta beste sagardogileak izango dira, Dema plazan Gipuzkoako sagardogileen elkarteko postuak jarriko dira eta Askatasuna plazan Eusko Labelean sartuta dauden sagardoak dastatzeko aukera izango da. Pintxoak dastatzeko aukera ere izango da.

11:30 Hasiera ekitaldia Aizpurua autobusen eskutik.

12:00 Euskal Herriko 1. Egurrezko Sagardoen Txapelketa
.

18:00-21:00 “Elektro Patxaranga” kaleetan zehar.

Antolatzailea: Sagardo Egunaren Lagunak.

Ekainak 3, larunbata

09:00-13:00 "Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak", Aitor Etxeandiaren eskutik.

Izen ematea: 

943 361 114

alkartasuna@usurbil.com

alkartasuna.eus

Ekainak 6, asteartea

19:00 Zumeta Arte Estudioan: “Euskal Sagardoa” Jatorrizko Izendapen berriko sagardoaren aurkezpena eta ZUMETA margolariaren erakusketaren irekiera:

-Aurkezpena.

-Sagardo dastaketa eta mokadutxoa.

Unai Agirre, Izendapeneko teknikariaren eskutik. Jose Luis Zumetaren lanen erakusketa ikusgai izango da.

Oharra: Kotxez ezingo da bertaratu. Autobus zerbitzua izango da Kaxkotik.

Antolatzaileak: SAGARDOAREN UNIBERTSITATEA, ALKARTASUNA Usurbilgo Baserritarren Kooperatiba, 

NOAUA Kultur Elkartea.

Laguntzaileak: USURBILGO UDALA, Usurbilgo SAGARDO EGUNAREN LAGUNAK, ZUMETA Arte Estudioa, EUSKAL SAGARDOA, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea, BIZI SAGARDOA.

Elkarlanean: TABAKALERA Kultur Garaikidearen Nazioarteko Zentroa, CRISTINA ENEA Fundazioa, HAZIERA hazien artxiboa.