"Jainko Basatiak" antzezlana ikusteko sarrerak salgai

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 15a, 08:15

Jexux Artzeren omeneko ekitaldiak borobiltzeko "Jainko basatiak" antzezlana antolatu du bere omeneko kultur elkarteak, larunbaterako, maiatzak 20, gaueko 22:00etan Sutegin. Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Andoni Agirregomezkorta eta Tessa Andonegi aktore ezagunak ditugu komedia dramatiko honetako protagonistak. "Bi bikote ezkondu elkartzen dira euren seme-alaben arteko liskarrak konpontzeko asmotan; izan ere, bikote baten semeak besteari eraso egin dio. Giza-legez eta edukazio handiz abiatu den bilerak beste bide bat hartuko du, elkarri kristorenak eta bi esaten hasten direnean, bata eta besteen frustrazio eta miseriak azalduz. Ikuskizunak arrakasta handia eduki zuen bere jaioterrian, Frantzia, eta oso goraipatuak izan dira bere itzulpenak Londresen, New Yorken, eta baita Hegoamerikan ere".

Antzezlanerako sarrerak aurrez dituzue salgai 8 eurotan Lizardi liburu dendan. 10 euro egunean bertan, Sutegin.