Egurrezko ontzietan egindako sagardoaren Euskal Herriko 1. Lehiaketa ospatuko da igande honetako 36. Sagardo Egunean. Txapelketan parte hartzeko epea zabalik dago ostiralera arte. Honatx Usurbilgo Herriko Etxea Sari Nagusia irabazteko lehian parte hartzeko deialdiaren oinarriak:
1.- Euskal Herriko edozein sagardogilek parte har dezake, lanbide duenak edo ez, sagardotegietakoak bezala etxerako egiten duenak ere.
2.- Sagardogile bakoitzak 6 sagardo botila ekarriko ditu, denak kalitate berekoak.
3.- Botilak garbiak izango dira, ez dute inolako arrastorik edo etiketarik izan behar.
4.- Botilak maiatzak 19ko 14:00ak baino lehenago Usurbilgo ALKARTASUNA Baserritarren Kooperatibaren egoitzan entregatuko dira (ordutegia: astegunetan 09:00-13:00 eta 16:00-19:30 larunbatetan goizean soilik / Atallu Industrialdea 26, 20170 USURBIL, Gipuzkoa / +34.943.361114 / alkartasuna@usurbil.com ).
5.- Epaimahaiak lehen daskateta batean, azken dastaketara igaroko diren sagardoak aukeratuko ditu, gainontzekoak lehiaketatik baztertuz. Azken dastaketa horretan erabakiko da zeintzuk diren lehen sari nagusia, bigarrena eta hirugarrena eskuratuko duten sagardoak. Era berean dastaketa horretara iritsi diren sagardo guztien sailkapena egingo da.
6.- Sari banaketa azken dastaketa burutu eta jarraian egingo da. Saria eskuratzen duen sagardogilea bertan izango da, bestela hurrengoari emango zaio.
7.- Lehiaketan parte hartzen duten sagardogileek oinarri hauek onartzen dituzte.
8.- Lehiaketan bertan inolako zalantzarik sortuko balitz epaimahaiak berak erabakiko du egoki deritzona.
9.- Dastaketan erabili ez diren sagardo botilak antolatzaileen esku geratuko dira.
10.- Sariak honoko hauek izango dira:
- LEHENENGO SARIA: Usurbilgo Herriko Etxea Saria diren 1.000 € eta Sariaren Ziurtagiria.
- BIGARREN SARIA: Alkartasuna Kooperatibaren Saria, 350 €ko txartela sagardogintza materialetan gastua egiteko eta Sariaren Ziurtagiria.
- HIRUGARREN SARIA: Alkartasuna Kooperatibaren Saria, 150 €ko txartela sagardogintza materialetan gastua egiteko eta Sariaren Ziurtagiria.
11.- Lehiaketaren azken dastaketa eta sari banaketa Usurbilen burutuko da, 2017ko maiatzak 21ean 12:30etan izango den 36. Sagardo Egunean, Goiko Plazako oholtzan.
ANTOLATZAILEA:
Sagardoaren Unibertsitatea
LAGUNTZAILEAK:
Usurbilgo Udala, Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba, Usurbilgo Sagardo Egunaren Lagunak, Gipuzkoako Sagardogileen Elkartea.