Mozal Legearen aurkako ekintzaile bat harrapatu du trenak

Noaua Aldizkaria 2017ko mai. 13a, 10:13

Argiak berri eman duenez, Mozal Legearen aurkako ekintzaile bat harrapatu du trenak 14:05ean Usurbilgo geltokian.

Donostiako Eleak-Libre Mugimenduko 15 laguneko taldea geltokira heldu den trenaren alde batean Mozal Legearen aurkako "EAJ, Mozal Legeari ez" pintaketa egiten ari zela gertatu da. Talde kideetako bat trenaren aurrean jarri da puxika laranja batekin trena geldirik mantentzeko eskatuz. 

Makinistak antza ez du ikusi ekintzailea, trena martxan jarri eta harrapatu du. Argiak berri eman duenez Zumaiara iristean jakinarazi diote lankideek Usurbilen jazotakoa. Antsietate krisiak jota erreleboa eskatu du.

 Larrialdi zerbitzuek aditzera eman dutenez, zaurituriko ekintzailea Donostia ospitalera eraman dute anbulantzian. Haustura dezente omen ditu eta larri omen dago. Zainketa Intentsiboetako Unitatean izango dute 48 orduz.